kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Ezpondetako pneuma / Manu Ertzilla / Bizkaiko Foru Aldundia, 1989

Ezpondetako pneuma Josu Landa / Argia, 1990-02-25

Edozein poesi libururen aipua egiteak berarekin interpretazioa dakar ezinbestean. Eta ez dugu ezkutatuko liburu honek eragozpen gaindigaitzak eskaintzen dituela inolako interpretazioa egiten hasi aurretik. Gu bezalako irakurleentzat behintzat, hots, grekeran eta antzinako hizkuntzekiko etimologian batere trebatu gabeko irakurleentzat. Manu Ertzillak, “Jakhintza Baitha” taldeko partaide den heinean, bere egiten ditu Federiko Krutwigek defendaturiko eredu linguistiko eta ortografikoa. Grekerazko hitzen ugaltasunak eta bere kabuz ulertutako etimologiazko ortografia bereziak (Leizarragaren oihartzun nabarmenaz kutsaturik), entelegaezin bihurtzen dizkigu poema asko eta asko (guri behintzat, berriz esanda). Berez elitekoa den euskal iralurlegoaren barruan poesi irakurlea azpielitea izaki, horren barruko beste azpielite batentzat (dozena pare bat pertsonarentzat, kalkula liteke) idazten duela dirudi. Eta egiazki tamalgarria da, entelegaezin diren poema horiek suposatzen duen hesia gaindituz besteren bila abiatuko direnak oso gutxi izango bait dira.

Aipatu hesiaz bestaldetik, oso arnas edo “pneuma” sakoneko poeta dugu Ertzilla, lehendik ere ezagutzen genuena. Geografia urbanoa eta mitologikoa (zentzurik estuenean) uztartzen ditu bere poemetan. Geografia imajinario horren barruan kokatzen du egileak bere burua, etsipenezko ikuspegi erdi nihilista dariola. Ikuspegi hori geografia berezi horretan gauzatzerakoan lortzen ditu Ertzillak bere iruditeria zoragarria eta berorren iradokizun aberatsak: gaueko erromes eta ibiltariak, hiltzorian dagoen nazioarekiko sentimendu mingotsak, hiriaren ingurune egokia dekadentzia izpiritu horretarako… Hizkuntz mugak gainditzen laguntzen duen boskarren irakurketaren ondoren, poeta trebe baten aurrean gaudela ezin uka.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak