« “Etiopia”, gaur egungo poesiaren alfa eta omega omen | Klasiko katalan bat zientzia-fikzioaren iniziaziorako »
Erramun harginaren oroitzapenak / Erramun Etchebarne / Etor, 1988
Erramun harginaren oroitzapenak Josu Landa / Argia, 1989-06-11
Erramun Etchebarne 1982an, 78 urtez. Aurrez, bere oroitzapenak ia hiruroegi artikulu laburretan idatzita zeuzkan, baita “Herria” astekarian argitaratu ere. Hil baino hiru bat urte lehenago argitaratu ziren artikuluok, eta oraingoan hil ondoren artikulu-bilduma liburu bilakatu da, oraingo “Erramun harginaren oroitzapenak” hau, hain zuzen.
Hamaika urte betez gero, eta soldadu joan behar arte, bordazai aritu zen Erramun Etchebarne, ardiak zaintzen, jeizten eta gazta egiten. Soldaduskatik bueltan hargin ofizioa ikasten hasi zen, hogeitalau urte bete orduko Aldudera joanez hargin bezala lan egitera. Inguruotan etxeak, ezker paretak eta plazak eraiki zituen osasun arazoek lana uztarazi eta Kanbora eraman zuten arte.
Halako batean Xarriton-ek jakin zuen Erramunek gustoko zuela bizitakoak eskribitzea, eta paper haien bila joan zitzaion. Interesgarria iruditu, eta harginaren iloba den Mixel Itzaina-ri pasatu zizkion, txukundu eta argitaratu zitezen. Bi euskaltzale horien eskutik ikusi zuten argia, bada, Etchebarneren idazkiak “Herria”n lehenik, eta liburuan orain. Beste memori liburu bat, beraz, Antonio Zavalak zuzentzen duen Auspoa liburutegiak orain arte eskainitakoen hurrena.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi