kritiken hemeroteka

8.773 kritika

« | »

Katharina Blumen ohore galdua / Heinrich Böll (Pello Zabaleta) / Elkar, 1989

Katharina Blumen ohore galdua Josu Landa / Argia, 1989-04-30

Heinrich Böll gaur egungo europear idazle interesgarrienetakoa dugu. Duela lau bat urte hil zen arte, bere lanek gailurra jo zuten. Nazismoa sustraitik sufritu zuten alemaniar guztiek bezala, Böll ere kontzientzia kolektibo erne baten ispiiu izan zen, iraganaidiak erne egoteko arma izateko balio balu bezala.

Lehenago ere badago idazle honen beste lan bat euskarara itzulia, “Pailazo baten aburuak”, eta oraingo hau Böllen narratibagintzaren barruan beste hura bezain adierazgarria ez bada ere, “Katharina Blum”enak baditu “Pailazoa”renak bezala alde nabarmenak. Hasteko, heldutasuneko idazlana da, aurretik egindako esperimentazio askoren sintesia. Bestetik, idazle horren narrazio arinenetakoa da. Eta azkenik, laburra da. Arrazoi guzti horiek itzultzeko orduan egin den liburu hautaketa egokia iruditu zaigu.

Liburua, bestalde, neska baten istorioaz baliatzen da prentsaren instrumentalizazioa erasotzeko. Alde horretatik ere interesgarria da liburu hau, egilearen gizartearekiko ikuspegi kritikoa agertarazten laguntzen digun heinean.

Itzulpena Pello Zabaletak egina da, alemanieratik zuzenean, eta Gipuzkoako Foru Diputazioaren beka baten laguntzaz.

Azken kritikak

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Epilogorik gabe
Elena Sanchez

Maite Lopez Las Heras

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak