« Argi bila | Mitxelenaren euskal idazlan guztiak »
Bertsoak / Pudente / Tormesko Lazarotxoa / Kontuak / Serafin Baroja / Txertoa, 1988
Serafin Baroja Dabid Zuazalde / Argia, 1989-02-25
Orain aste batzuk Duvoisinek itzulitako “Telemake” zela eta aipatu genuen, eta gaurkoan berriro dakargu orriotara Euskal Herriko Idazleen Elkarteko lehendakari izendatu berri duten Patri Urkizu, beste euskal idazle baten lanak bildu eta argitararazi dituelako.
Behin baino gehiagotan entzun bide duzu Pio Barojaren aitak euskaraz idazten zuela, beste xehetasunik gabe. Txertoaren liburu honetan aurki ditzakezu Pioren aitak, Serafinek, euskaraz idatzirikoak. Liburuetan baino gehiago zenbait aldizkaritan aritu zen (berak sortutakoa ere bai), eta beraz ez dira asmo handiko lanak, erdi jolasean eta dibertimendu gisa egindakoak baino. Izan ere, bihotz on eta umore hobeko gizona omen genuen Serafin, idatziotan ikusten denez eta haren biloba Julio Carok hitzaurrean adierazten digunez.
Han hemenka idatzi zituenetatik Patrik batzuk aukeratu eta ortografia gaurkoturik ematen dizkigu. Denetarik dago. Bertsoak; Pudente deritzan hiru aktotako opera, berak injineru lan egiten zuen Rio Tintoko mehatzetan eta Trajanoren garaietan kokatua; Tormesko Lazarotxoa, espainiar nobela ezagunaren itzulpenaren hasiera, eta azkenik beste hainbat hizkirimiri.
Ezin esan genezake goi mailako idazle zenik; halako asmorik ere ez zukeen seguru asko. Baina bere izkribu jostalariok garaiko Donostiako hizkeraren eta umorearen freskotasun guztia gordetzen dute: horren froga argia Sarriegiren musikaz hain ezagun egin den Donostiako Martxa.
Garaiko idazle guzti edo gehientsuenen legez, hizkuntza jasoxeagoa behar zuenean Larramendiren hiztegira jotzen zuen, eta gaur arraro zaizkigun hitz horiek Urkizuk azaltzen dizkigu barneko hiztegian. Horrekin batera beste zenbait ohar ere ez zen gaizki etorriko baina tira, dagoen dagoentxoarekin aski dugu.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi