« Biografia eta bere ekintzaren alderdi nagusienak | Henry Bengoa Inventarium »
New York, New York / Gotzon Garate / Elkar, 1988
New York, New York Dabid Zuazalde / Argia, 1988-12-18
Gotzonek berak aurrekoan kontatu zigun legez, Estatu Batuetan ohizkoa da arazoak dituen jendeak —dirurik ez duenak— pskiatrarengana joan beharrean apaizari kontatzea bere problemak, fededuna izan ala ez. Jesuita elgoibartar hau ibiltari amorratua dugu, eta zazpi Euskal Herritako baserrietan ez dabilenean New Yorkera joan ohi da, urtero, bolada bat pasatzera. Beti belarriak erne, euskal esaera jatorriak jasotzeko ez bada, jendearen penak eta arrenkurak entzuteko.
Bigarren hauetatik aurkituko dituzu liburu honetan, Gotzon Garateren azkenekoan: drogadikzioa, prostituzioa, gurasoek utzitako haurrak, porrot egindako familiak, homosexualitate arazoak, HIESa, delinkuentzia, bortxaketak eta halako beste hainbat katramila ditu mintzagai. Zintzoa izan du Garate kontaketa hauetan: batetik gertaera horiek bere hutsean eman ditu, bere aldetik azalpen eta teoriarik eskaini gabe, eta bestetik ez ditu morboa piztu dezaketen xehetasunak propio, denak ere halamoduzkoak badira ere.
Generoa ezin dezakegu aipatu gabe utzi: “Kronika” deritzon azpisailean kaleratu dute Elkarrekoek, eta halako zerbait da: lekukotasuna eman, inguruan ikusi duena jaso eta irakurleari eskaini. Alderdi horretatik, eta izan eta datuak ugari diren aidetik, literaturatik baino hurbilago egon daiteke kazetaritzatik; ez ordea teknikei erreparatuz gero.
Teknika aipatu dugu, eta jende asko gaien bitxitasunaz besterik ez konturatzea gerta litekeenez, azpimarratu eginen dugu. Gotzon Garate publiko zabalaren artean sekulako harrera izan duten nobela poliziako errazen egile denez, kritiko eta literaturzale anitzek bigarren mailako idazletzat daukate. Guzti horiei New York, New York irakurtzeko gomentatuko genieke, eta ipuigintza zer den ondo dakien egile bat aurkituko dute, errekurtsoz bestea: flash-back, ikuspegi aldaketak eta abar, guztia nabarmenkeriarik gabe, kontakizunen estilo sotila bortxatu gabe.
Liburu honen beste bereizgarrietako bat hizkuntza dateke. Gotzon Garatek aspaldidanik du Hegoalde eta Iparraldeko mintzairak elkarrengandik urruntzen ari ote diren kezka, zabalduz doan euskara aseptiko eta erdarakadez josiak baserrietako euskara jatorra irentsiko duen beldurra. Kezka horien sistematizazioa Erdarakadak hiztegia dugu, bere abantaila eta mugekin. Baina guzti horien fruitutzat jo genezake New York honetako hizkera ere: euskalki askotariko ekarriak elkartzen ditu, ahozkotasunaren gozoa txertatu edo koiné berri bat lortzearren, ondoriak nahasixeak diren arren. Bestalde, esaldi laburraren alde egin du apostu nabarmenki. Oso perpaus laburrak, eta aditz laguntzailerik gabeak sarri askotan. Honen bidez, hitz jarioari naturaltasuna emateaz gain, narraziogintzan oso mesedegarri diren arintasun eta indarra lortu ditu. Jende guztiak horrela idaztea arbuiagarria litzateke, askorentzako zikiratze bat, baina orohar baliagarria izan liteke estilo hau, bere neurrian.
Hogeitamabost kontakizun labur, kapitalismoaren hiri erraldoiaren aurpegi iluna erakusten digutenak, paternalismo apur bat izan bazter dezakeen begirada zorrotzaz. Gotzon Garateren azken liburua, berak ikusi eta ezagututako gauzak kontatuz. Denak segidan irakurriz gero monotono samarrak gerta litezke agian, baina gustatu zaigu.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez