« New York, New York | Zenbait liburu eta aburu (I) »
Henry Bengoa Inventarium / Bernardo Atxaga / Joxemari Iturralde / Ruper Ordorika / Elkar, 1988
Henry Bengoa Inventarium Dabid Zuazalde / Argia, 1988-12-25
“Henry Bengoa Inventarium” ikuskizun audiobisual gisa jaio zen. 1986-87 urteetan eman zuten Atxaga-Iturralde-Ordorika hirukoteak, Ruperren taldeko bi musikariren laguntzarekin, euskal herrietako hiriburuetan, Durangon ere bai, eta ondoren instituto mordoxka batean, irakaskuntzako zirkuitoa aprobetxatuz.
Orain berriz, denbora puska bat pasa bada ere, Emak Bakia Baita talde izena hartu eta ikuskizun haren testua argitaratu dute, eta emanaldi osoa grabatu ere bai, ordubete pasatxo irauten duen kasetean.
Liburuak ez du aurrez aurre ikusi eta entzuten duzunak adinako indarrik, eta bati baino gehiagok erreparatuko du zuzenean entzutearen eta irakurtzearen aldea handia dela, batez ere bertako edukian benetan erreparatzerako orduan. Kontatzen denaren laburpen bat egingo dugu: Henry Bengoaren lagunek ez daukate honen berri azken bi hilabeteetan eta bere bila doaz Hamburgoko bere azken erremitera. Han ordea, ez da etxean, eta alokatutako etxearen jabeak Henry Bengoaren gauzen inventarium bat egiteko eskatzen die. Horrela, bertako objetuez aditzera eman nahi dute nolabait nolakoa den, bere egoera psikologikoaren hurbilketa, eta norekin dabilen… bere garaian Estatu alemaniarrak porrotera “kondenatu” zuen Baader-Meinhoff erakunde armatuko kideekin!
Poema errezital hutsa baino gehiago da, hari narratiboa bait dauka, eta halaber hainbat kanturen laguntza. Baina, dena den, “kutsua”, nolabait esatearren, poetikoa edo da. Testuak oso “Pott” gustokoak direla esan liteke, nabarmenki daramatela taldearen zigilua: badira hirukote egilearenak, badira Cavafis, Pessoa, Jean Cocteaurenak, badira Joseba Sarrionandia lagunarenak…
Eragin nabarmena hala ere, Atxagarena da, ez bait da alferrik izan bera gidoigilea. Gaiak, baliapideak, erretolika modu berezia, xarmantasun-ironia nahasketak, ideien aldetiko anbiguotasuna.
Testu honen azpian datzan sakoneko esanguraren kritika zorrotz bat ere izan zen, ideologi ikuspegi batetik eginda, baina gu ez gara orain ur haundi horietan sartuko. Irakurle bakoitzak eskura du liburuxka bere gustoko epaia egiteko.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi