« Fabuladore, eta ez arrazoiketari | Bezperan entregatu nituenak »
Muskilak / Gotzon Garate / Gero, 1988
Muskilak Dabid Zuazalde / Argia, 1988-05-22
Dudarik ez dago euskal irakurlegoak maite duela Gotzon Garate. Hori frogatzen du bere liburuak izan duten eta oraindik ere duten arrakastak. Honako honetan adibidez, aspaldisko agorturik zeuden bi liburu birrargitaratu dizkio “Gero” argitaletxeak.
Ez zaio falta Gotzoni arrakastarako arrazoirik. Lehena bere euskara gozo, aberats, samur eta ez zailegia. Bigarrena, bere liburuen kontaera bizia, argumentu erakargarria. Bi horiek eragiten dute euskaltegietan eta orohar euskara lantzen ari direnen artean punta-puntako idazlea izatea, eta ezaguna da non dagoen helduen liburugintzako merkatua batipat.
Erraz izate hori ez da akatsa, noski, eta ez gara adjetiboari “-keria” edo “-tasun” atzizkia erantsi behar ote zaion eztabaidan. Nire ustez egoki eta beharrezko dira honelako liburuak.
Hemen ere Mike! Arana dugu protagonista: goierriarra, kazetaritzako 3. ikasturtea gainditu eta oporretan izebarenera Getariara doana: han zenbait abentura bizi beharko du…
Guzti hori lehen pertsonan zuzen-zuzen kontatua, txilipurdi liluragarririk gabe baina istorioa aurrera eramateko artisautza ongi ezagutzen duenaren arteaz.
Ohar bat “Gero”koei, lotsagabekeria ez bada: inoiz hirugarren ediziorik egingo bazenute —eta ez litzateke harritzekoa— alda ezazue azala, honekin liburuak gida turistikoa ematen du eta.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi