kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Falo zantarra / Joane Barolo / Elkar, 1988

Falo zantarra Dabid Zuazalde / Argia, 1988-05-08

Goitizena, dela lotsagatik gaizkiesaka izkutuan aritzeagatik dela beste edozergatik, aspaldidanik da ohizko gure herri honetan. Azken urteotan halere, behera egin du usadio horrek, eta hartara badirudi gauzak argiago, garbiago direla. Baina bapatean, hara non sartzen zaigun idazle bat, misterioaren ate berdaderotik barrena.

Nor da Joane Barolo hori? Horixe da bazterretan dabilen galdera. Apellidu erdalduna duelako ezkutatzen da, edo politiko ezagun bat delako, edo halako txerrikeriak idatzita amak etxetik bidaliko duen bildurrez? Hipotesi guztiak egin litezke baina oraingoz ezinezkoa dirudi bat edo beste egiaztatzea.

Egileaz ezin hitzegin badezakegu, mintza gaitezen liburuaz. “Falo zantarra” du izena, eta garbi ageri da hemen ez zaigula ezer disimulatu nahi, ez dabiltzala epelkeriatan. Nobela laburra edo ipuin luzea da, horrek ez du gehiegi importa. Erotikoa edo pornografikoa, hau axola gehiagokoa da batzuentzat, baina guk erantzuten ez dakigunez, esan dezagun “zikinkeriaz” eta “gauza itsusiz” beterik dagoela.

Liburuaren kontrazalean esaten zaigu sujerentziaz beterik dagoela, eta holako zerbait sumatu uste izan dugu, baina ez genuke asmatuko xuxen azaltzen. Izan ere, liburuaren irakurketa arina, are labainkorra da askotan, baina beste batzuetan zerbait konplexuago dagoela ematen du.

Orain zain geldituko gara, ea Joane Barolo delako horrek beste libururen bat idazten ote duen, edo bere burua desmozorratu. Batetik nahi bai, baina bestetik sortu duen lilura eta morbo hori apurtu egingo luke agian.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak