« Kama-Sutra | Onkoteak »
Mendekuak / Koldo Izagirre / Susa, 1987
Mendekuak Xabier Mendiguren / Argia, 1988-01-31
Indartsu agertu zaigu Koldo Izagirre euskal letren panoraman bolada bateko erdi isiltasunaren ondotik. Indartsua da bere ipuin liburu hau ere. Liburuaren kontrazalean esaten zaigunez, aurrerantzean kritikoek euskal idazleek errealitate politikoaren gaiari muzin eta itzuri egiten diotela adierazten duten bakoitzean salbuespen hau jaso beharko dute gutxien-gutxienik (lehendik ere bazen gehiago, Pablo Sastre kasu).
Koldok berak azken aldian hainbat tokitan esan duenez mendekoen mendeku ttipiek osatzen dute liburuko ipuin gehienen gaia. Txipitasun horrek ematen die gainera halako xarma berezia, epika haundinahia egungo sentsibilitatetik urrun samar geratu baita, antza. Hala ere, egia osoa esatera, gaurko politika arazoei heltze horretan ñabarduraren bat egin behar: giroa ez da gaur-gaurkoa, orain 10-12 urteko gatazka eta pasadizoak biltzen baititu; ez dute gaurkotasunik galdu horratio: zenbait gauzatan behintzat egoera politikoa gehiegi aldatu ez den seinale apika, nahiz ez den gure xedea saltsa horietan sartzea.
Mendeku politiko horiek bezain zorrotzak edo zorrotzagoak iruditu zaizkit neri mendeku kultural dei genitzakeen beste batzuk: horietan ironia indar haundiko armatzat erabiltzen duela esanqo nuke.
Hizkuntzaz ere esan beharko dugu zeredozer. Orain urte batzuk Euzkadi merezi zuten kaleratu zuen Izagirrek, bere lehen nobela, eta egileak ere aitortzen duenez irakurle asko uxatu egin zituen. Oraingo honetan nere ustez hizkeraren aberastasun eta trinkotasunean ez du kontzesiorik egin baina askoz ulerterrezago atera zaio liburua. Kasuan kasuko hizkera erabiltzen du, erregistroaren araberako hautaketaz, maisuki beti ere; labur, zehatz eta zorrotz gehienetan.
Hizkeran ez ezik, kontaketa tekniketan ere saiatu da idazlea, bai eta emaitza borobilak lortu ere, batzuetan. Beste batzuen kasua dudazkoagoa da. Batek baino gehiagok esan dit horiek ez direla ipuinak. Nik ez nuke horrenbeste esango, zaku sakona baita genero hori, baina bai agian ipuin motzegiak egin dituela zenbaitetan behar bezalako efektuak lortzeko.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi