« Literaturatik bizitzara | Nola hizkera aparta batetan gizarte rurala deskribitu »
Gaua zulatzen duten ahausietan / Omar Nabarro / Susa, 1987
Gaua zulatzen duten ahausietan Xabier Mendiguren / Argia, 1988-01-10
Susa argitaletxearen birmoldapenaren barnean, poesiari sail berezia eskaini diote, eta sail berri horri hasiera emateko Omar Nabarroren liburu hau aukeratu.
Omar Nabarro da gure poeta emankor eta onenetako bat eta betidanik Susari atxekia. Logiko eta bidezkoa da beraz bera izatea sarrerako egilea. Liburu honek 85eko Azkue Saria eskuratu zuen eta geroztik denbora luzea igaro bada ere hemen dugu azkenik, poesizale eta Nabarrozaleen pozerako.
Egileak elkarrizketetan obra honetan egin nahi izan duen hizkuntza gogorra, ohizko hizketaren bortxa azpimarratu izan du. Nik egia esanda ez diot hartarainoko bortiztasunik aurkitu, eta horren bila dabilkeen zenbait lexema gorabehera, Omar den ohizko estilista eta poeta fina kausitu uste izan dut.
Ezaugarriekin hastez gerotan honakook aipatu behar, besteak beste: aurrekoetan legez hitz neurtua erabiltzeko abilezia,. honakoan neurtze horren arauaren transgresioarekin batera, aliterazioak, erritmo eta oihartzunekin bilatutako joko eta efektuak… Gaietan berriz, amodioa eta denbora bezalako poema-gai eternoak aurki daitezke, Nabarrok ohi duen pasio bortitzez beti ere (poetentzat egokia nonbait). Dena den, nik ez dut inoiz neure burua poesia epaitzeko gauza ikusi eta nahiago dut zuen esku utzi.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez