kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Utzidazu karmina kentzen / Urtzi Urrutikoetxea / Kutxa, 2000

Karmina eta lirika Jon Kortazar / El País, 2001-10-01

Urtzi Urrutikoetxea (Bilbao, 1977) idazlearen hirugarren poema liburua zabaldu berri da. Zabalkunde berezia izan duela esan behar, lehen-lehenik, 2000. urteko Irun Saria irabazi ondoren urte horretan inprimatu zelako Utzidazu karmina kentzen, baina berandutu egin da kaleratzea. Lehenago ere izan du argitarazia berantiarraren berri idazleak. Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa irabazi zuen 1996an. Lan hura, Gaur ere ez du atertuko, ez zuten urte bi beranduagora arte argitaratu. Ordurako Susa-ren eskutik, kalean zeukan bere lehen poema liburua, Borroka galduetatik gatoz (1997).

Urtzi Urrutikoetxeak ahots propioa lantzen jakin du. Izenburuetan titulu gisa jartzen dituen esaldietan arreta jartzerik baino ez dago. Beste idazle batzuk izen bat, edo izen sintagma bat jartzen duten tokian, Urrutikoetxeak esaldi oso bat aukeratu du, aditzari, ekintzari nagusitasuna emanez. Tituluan ere liburuan den sinbolo nagusia agertzen da. Honetan karmina, ezpainetako karmina.

Egile honen libururik lirikoenaren aurrean gaude. Baina horixe esanaz, lirika horrek grina eta pasioa maite dituela, ekintzez beteriko lirika dugula, aditzaren nagusitasuna zabaltzen dela gehituko luke irakurleak.

Maitasun hori baina, aldi bitan banandua dago. Eremu batean maitaleen mundua ageri da, letra erromatarrez titulatzen diren poemetan; bigarren eremuan, eta orain poemak izenburuz titulatzen dira, inguruko errealitateak maitaleen bikotean egiten duen eraginez ari da poeta. Mundu bi batera, pribatua eta publikoa.

Urrutikoetxearen poesian nagusia izan da mundu bion agerpena, eta mundu bion arteko lotura garbirik ez izatea, pribatua eta publikoa eremu aldendu bi balira bezala. Kanpoko mundu gotorrari aurre eman ezin eta pribatuan estalpea aurkituko balu bezala poetak: “oinazea ulertzen ala bizi genuen galdetzeko antzu”. Garbi utziz zeintzuk diren mundu biok: “zure ezpainetako doinua eta Europako samina elkarrekin”. Eta elkarrekin ematea da helburua. Eta bidean galdera bihurtzen da nagusi: “Errealitatea / iragan irudikatu horretan / ala ustezko irudikeriaren orainean / kokatu behar genuen?”

Joera surrealistarekin batera Urrutikoetxeak egunerokotasuna eta egunerokotasun hizkera, fonetismo eta guzti, erabiltzeko joera du, hurbiltasunaren kariaz. Niri erritmoa atsegin zait, agian, testuan zehar horrenbeste aipatzen duen musikaren fruitu.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak