« Laino eta sasi guzien tartetik | Kontaketaren atsegina »
Eskeintzak / G. Arroyo / Baroja, 1987
Eskeintzak Mikel Mendizabal / Argia, 1987-10-18
Liburu honen zatiketek badute heuren artean loturarik. Lotura hau eskeintzak dira eta gustatu behar zaizkigu eritziak botatzen hasi garenerako. Gure ustez lurrean, irudimen askoko autoreen lana dugu aurrean. Itxura ederra du lan honek: zaindua, euskara aldetik ondo moldatua, idazkera erabat literarioz egindako lan batean. Poema guztiek badute bere eskeintza, zenbaitetan oreka bat lortzen saiatuz.
Lehen, liburuak duen irudimena azpimarratu badugu, orain berbera kostatako lanarekin egingo dugu, antze ematen duenez behintzat. Fantasia, magia eskeintzen digu Arroyok orriotan zehar (utopiari poema, txorimaloei, Tunezi, aker beltzari, Salvador Daliri…), nahi duena badakiela zer den azalduz.
Hitzekin eta, jokuak egiten saiatzen bada ere, ez da atzera geratzen poema bakokitzari sinbologia bat ematen. Ipuin, kanta, instantzia edo beste edozein gauza lortzen du eskeintza bakoitzarekin. Gustora irakurtzeko azken finean, gauza bitxi ugari izanik, sorpresaz, sorpreza joanik orrialde desberdinetan zehar.
Konjuroa lehen txiroa bazen, orain gizajo. Asmakizun konjuro poema akerbeltzan, erlojuei eta azkenik agurra.
Aurrenaldean pisu pixkat ikusten zaio, gero zeozer jaisten da, ondo amaitzen da ordea bukaeran.
Eskeintzak badira, lokarririk nagusienak ere heuren artean (poemak) komunikatzen direnak. Badute zerikusirik batzu-batzuetan.
Ipuinak edozeinentzat baliogarriak direla esango genuke, hona hemen behar bada liburuaren arrakasta.
Ironia eta umoreko poemak ere badira, beste batzuk ordea ukitzen zaitue, behar bada ez dira hunkigarriak izatea iristen baina…
… izotz ontziz betetako urrutiko itsasoetan nabigatu nahi dugu
eta
izotz zatiz
betetako wiski basoetan
nabigatu ohi dugu…
Ezin da kexatu, wiskia ez da gutxi esatea! Hasieran, “Zerbait zor diedanei”, “Lehen kartila”, “Huranon” eta “Triptikoa” lan jatorrak ditugu oso.
Liburu borobila beraz. Ez dira benetan euskaraz hauetako liburu gehiegi argitaratzen, jatorra, ulergarria, irakurtzeko erraza… eta bestalde, egitura aldetik ere oso ondo egina.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez