kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Ortzia lorez, lurra izarrez / Joxean Artze / Elkar, 1987

Laino eta sasi guzien tartetik Mikel Mendizabal / Argia, 1987-10-04

Aspaldiko partez liburu mardul batekin plazaratzen zaigu garai bateko “Hartzabal”. “Iturri zaharretatik edan”, tradizioetatik edan eta ildo berritik dator gugana dagoeneko ibilera luzea duen gizon polifazetiko hau, ez ohizko poema liburua eskeintzen digularik, luzea hau ere. Beste bere ekintzetan atzera begira ez dago eta honetan ere geldirik egon ez denaren seinale argi eta garbia eskuetan dugu azkenik. Ideia, orijinalitate eta irudimen faltarik ez du, nonbait.

Arestian “ildo berritik” esan dugun arren, ez dakigu zenbaiteraino hautsi duen bere aurreko sorkuntzarekin. Edukiari errepasotxo bat emanez gero konturatzen gara, sinbologia, sortzen dituen mundu, metafora eta abar luze horien aldetik ez dela aldaketarik. Oraindik edozeinek leitzeko moduko poesia egiten du; poemak askotan prosaikoak badira ere, lexikoa majo menderatu eta poema bakoitzari bere egitura emanez aberats agertzen zaigu, eta hala berean, pixkanaka, sartzen joango gara poemen harian.

Besteak beste, duela urte batzu hain sona haundia zuten dualidadeak jartzen dizkigu oraingo honetan palestran, gehiegitxo gure gustorako behintzat. Gai lainotsuekin jokatzeari gustoa hartu dio aidanez, sententzia kutsuz blai eta erlijioarengandik hain hurbil dauden poema motz, salmo, eta beste antzeko abarrak ugariak dituelarik; halere, bere mesedetan esan behar da ironia eta betiko humore fina erabiltzen jarraitzen duela. Poetaren galderak denetarikoak dira, tematika berriz, betiko gai eternoak.

Ziur baino ziurrago, asko landutako poema liburu sendo baten aurrean gaude, ez da egun bateko lorea, hitz batean esateko, luxo bat da. Liburua irakurri ondoren ez da erraza atera ditugun ondorioak ordenatzea, barnean dauden mila eta bat, esaera, zita, ideia, joku, ateraldi, itzulpen, jasotako bertso, ikasgai,… aniztasunak galerazten du gure lana. Izan ere poema batean jartzen den arreta hurrengoak eramaten baitu, eta ia etenik gabe horrela azkenerarte. Zapore gozoa uzten du, bai.

Zerbait egoztekotan, poema askotxo mistika horiekin komulgatzen dutenek salbatuko dituztela eta hitz neurtuez osatutako neurtitzen kopuruak neurri motzagoa balu hobe legokeela liburua, dagoena baino.

Euskara eta amodioa ere lan honen ardatz bilakatzen zaizkigu, hauek gabe, agian, hanka-motz geratuko bait litzateke. Bestalde, jabetzen gara teoriko lanetan ere diharduela Joxean-ek, hizkuntzaren esploratzaile izateaz gain. Eskertzekoa. Hori da bere beste konstanteetako bat: euskaraz bakarrik aurkitu daitezken bitxikeriak eta literatur balioak irakurlearenak egitea.

Idazle joria, poema inpekableen, logratuen, zerrenda luzea paratu digu. Nolanahi ere gusto onaren jabe dela frogatu du Joxeanek, edertasunaren atzetik eginahaletan, zerbait “osoa” izan nahi lukeenaren arkitektoa bihurturik.

Bukatzeko, adibideren bat ematea baino hobe litzateke liburu hau gomendatzea. Beste era batera bada ere, irakurleak zerbait jarri beharko du, ohiturari eutsiz.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak