« Bi gizajoen gora-beherak | Ihauteriko erokeriak »
Zumalakarregi / Luis Haranburu Altuna / Kriselu, 1986
Zumalakarregi, antzeztua Mikel Mendizabal / Argia, 1987-03-22
Antzerki obra historiko bat azaldu digu Luis Aranburu Altunak. Honek, ezaugarri oso bereziak dakarzkio autoreari, historiaren arau eta datuak zehazki jarraituz, idazleak ezin bait du bere argumentua erabat bere gisa jarraitu, gauza historikoki objetiboa egin nahi badu bai noski.
Gutxi ezagutzen dugu euskaldunok, gure historian hainbat garrantzi izan duen general honi buruz. Eta horrek gonbidatu zuen Haranburu Altuna obra galant hau idaztera, gure ezagupen historikoa nahiko kaxkarra delako hain zuzen. Hareago oraindik Zumalakarregiren kasuan, gure ezagupen falta oraindik handiagoa bait da, pertsonaia honen izaera edo izan zuen egoeragatik, ez delako batere erosoa aztertzeko. Ezin dugu ahaztu, Zumalakarregik euskal nazionalismoan izan duen garrantzia erabatekoa izan dela, hots, XIX. mendean, nazionalismoaren sorreran, karlismoak zeregin handia izan zuen, eta ziurrenik bata ez zen besterik gabe sortu izango. Hau dena kontuan izanik, garbi azaltzen da ez dela Zumalakarregi oso pertsonaia mitifikatua, duen garrantzi kontuan izanik bai noski. Horregatik aipagarria dugu Luis Haranburu Altunak egin duen lana; hareago oraindik kontuan hartuz ez zela pertsonaia hau bere “espezialitatea”, baizik eta ia ia oinarri-oinarritik ikertzen hasi behar izan zuena.
Baina utz ditzagun datu historiko guzti hauek eta pasa gaitezen obrara zuzenki. Antzerkia bi zatitan agertzen zaigu, orohar zazpi jokaldi izanik. Autoreak, argumentu historikoaz aparte, bere bizitzaren zenbait xehetasun agertzen dizkigu, hauek logikoki garrantzi txikiagoa izanik. Orohar hamairu pertsonaiek hartzen dute parte obran, eta ematen duenez eszenarioak ez du beste munduko konplikaziorik.
Antzerkia, Iturralde militarra, apaiz bat eta Zumalakarregiren eztabaida batekin hasten zaigu. Iturraldek, Zumalakarregitaz espak ditu, garbi konturatzen bait da honek duen aginteataz, gainera horretaz aparte, ez daude oso konbenziturik Zumalakarregi naparra ez delako. Hala eta guztiz ez du gehiegi iraunduko egoera honek, Zumalakarregik laister konbentzituko dituelako, ez bakarrik bi pertsonaia hauek bere menpe duen ejerzito karlista baizik, honela Euskal Herriarengan duen amodioa azalduz. Egoera guzti honetan gure protagonista gerra antolatzen joango da, batez ere materiala biltzen saiatuz, derrigorrezkoa ikusten duen zerbait. Guzti hau dela medio Carlos agertuko zaio berak duen laguntza eskeiniz. Zumalakarregi ordea, ez da oso pozik geratuko, konturatzen bait da erregea ez dela oso euskaldunen aldekoa, monarkiarena baizik. Hemen buruzagiaren abertzaletasuna garbi eta gogorki azalduko zaigu.
Aipagarria ere obraren bukaera, Bilbo hiriaren hartzearen liskarra agertzen bait da. Zumalakarregik Madridera joan nahi zuen borrokatzera, Carlos erregeak berriz Bilbora bertan dirua zegoelakoan. Eta hiri honetan izango da bereziki protagonista akatuko duten lekua.
Interesgarriaz aparte entretenigarria dugu antzerki obra hau. Gure ustez ez du inoiz aspertzeko momenturik. Autoreak, historia eta Zumalakarregiren beste zenbait gertaera, akaso historia bezain lapaitzak ez direnak, oso ondo elkartu dituelako. Hala eta guzti irakurlegoak edota ikuslegoak izango dute beti bezala azken hitza.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi