« Zumalakarregi, antzeztua | Hiltzaileak »
Ihauteriko erokeriak / Pio Baroja (Mikel Azurmendi) / Baroja, 1986
Ihauteriko erokeriak Mikel Mendizabal / Argia, 1987-03-29
Gure herriak izan duen nobelista hoberenetakoaren edota hoberenaren liburu bat eskutartean hartzea ezinbestekoa eta interesgarria dugu. Baroja Donostian jaio eta hazi zen eta gure hizkuntza ezagutzen zuen, hala eta guztiz tristea idazle bikain hau “euskal idazlea” ezin konsideratzea bere obra guztia erderaz idatzi zuelako eta horretarako gure hizkuntzan idaztea derrigorrezkoa dugu. Ezin dugu ordea, Barojaren garaia ahaztu, hots, ez zen arruntena XIX. bukaeran eta XX. hasieran euskaraz idaztea hau hizkuntza familirra besterik ez zelako.
Denok irakurri ditugu Barojaren betiko liburuak. Entretenigarriak, biziak, abentura eta erromantizismoz betetakoak… Ez zen hala eta guztiz horrelakoa izan bere obra guztia, eta “ihauterietako erokeriak” azken hauetakoa dugu. Emakume interesgarria ezagutu zuen behin idazleak trenean bidaia bat egiten ari zela. Bertan literaturari buruzko elkarrizketa dute, arte honek duen zailtasunari buruz, zaila omen zelako bere garaiean Shakespeare edo Calderón bezain kalitatezko idazleak topatzea. Garai hartako zinemari buruzko ikuspuntua ere ez da falta, hots, Barojaren arteari buruzko ikuspuntu txikia, eta gauza da azkenenan emakumeak idazlea konbenzitzen duela nobela fantastiko bat idazteko, “ihauteriko erokeriak” hain zuzen.
Bertan XIX. mendeko Madrilgo giroa agertzen zaigu, festak, elkarrizketak, aurkezpenak… Idazleak kritika soziala egiten du ihauteriko jai bat duela medio. Bertako pertsonaia ezberdinak aztertuz: militar bat, jende konbentzionala, harroputza… Oinarria, euskaldun baten (zenbait alabekin alarguna geratu dena) eta emakume baten amodiozko kondaira dugu. Traizioa, adiskidetasuna, zuzentasuna etabar agertzen zaizkigu aztergai.
Ez da ikus dezkezuenez Barojaren abentura nobela bat. Hala eta guzti nobela eta gai mota ezaberdinak aztertu zituen idazle honek, eta denetan ez bada gehienetan badu bere kutsua zenbait puntutan, jendearen azterketetan adibidez, bere deskribapenetan, edota Madrid eta Euskal Herriari ematen zion hain kutsu berezi horretan.
Ez da Barojaren lehen liburua euskarara itzuli dena, askoz hobea litzateke dudarik gabe gure hizkuntzan idatzi izan balu, gure literaturari aberastasun ikaragarria emanaz, baina gauzak edo garaiak ez ziren hala izan. Ondo iduritzen zaigu hala eta guztiz bere zenbait obra, nahiz eta ezagunenak ez izan, euskarara itzultzea.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi