kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Haize kontra / Patxi Iturregi / Elkar, 1996

Untzi bakoitzaren sekretua Aingeru Epaltza / Nabarra, 2001-09

“Untzi guztiek daramate hondora sekreturen bat, istorio bitxiren bat, etengabe mugitzen den ozeano sakon eta urdin ilunak itzal-zoko barneetan gordeko duena”. Esaldia Conradek idatzia izan zitekeen. Edo Melvillek. Edo Londonek. Alabaina, Patxi Iturregik idatzi du “Haize kontra” bere liburuaren atal batean.

Itsasoa ez da gure literaturan oraintsu arte oso maiz agertu den elementua. Idazle laudiotar honen eskutik, berriz, berak baturatzen ditu Haize kontra osatzen duten zortzi ipuinak. Zenbaitetan ozeano urrunean, portuz portu eta nasaz nasa salgaiak garraiatzen ibiltzen diren untzi handi erraldoietako langileen bizimodu gogorrak aitzakia emanda. Bertzetan, guregandik gertuagotik, kostaldean, zangoak lehorrean dituztela bizi/gelditu direnen biziera ez beti samurragoetatik tiraka. Modu batean nahiz bertzean itsasoa da kokaleku eta ingurumen, baita protagonista ere, liburuko hizkeran ere islatzen den gisan.

Azala eta mamia bat eginez, idazlan honetan, metaforei ere kresal usaina darle. Erregai usaina. Herdoilak jandako kroskoen usaina. Ur kutsatuaren usaina. Ipuinetako pertsonaiei bezala. Ezen, literaturarik hoberenak behar duenez, gizakiaren beldurrak, grinak eta derrotak baititu kontagai Iturregik. Itsasoak gordetzen dituen sekretuak azaleraziz, protagonisten ezinegona kutsatu nahi dio irakurleari. Baita lortu ere, gure artean karrera oparoagoa duten idazle aunitzek ez bezala.

Horren mesedean, estilo eta tekniken aukeraketa zabala egin du, errealismo magikotik XIX. mendeko nobela gotiko britaniarrera, ipuin bakoitzaren nortasun emaile. Dena, idazkera sendo eta kilikagarri batek bideratua.

Hagitzez ere gehiago eska dakioke hasberri baten lehen lanari? Egunen batez, kritikoren batek zalaparta handirik atera ez duten euskal liburu bikainen zerrenda egiten duenean, Patxi Iturregik oraingoz atera duen bakar hau izan liteke zerrendaburu. Ez bedi harendako agor literaturaren itsaso zabala.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak