kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Aurora / Eñaut Etxamendi / Maiatz, 1985

Aurora Iñaki Camino / Argia, 1985-12-08

Azken hiruzpalau urteotan gogotik idazten, argitaratzen bai bederen, ari zaigun idazlea dugu Etxamendi ezterenzubiarra. Orain arteko hamar Maiatz-etan, zortzi narrazio labur paregabe eskeini dizkigu estilorik barnekoi eta goxoenean. Halakoa dugu, bai gaiaren nahiz idaztankeraren aldetik, oraintsu liburu modura kaleratu duen “Aurora” hau.

Besteetan bezala, haur kantu eta istorioz mamitzen da afera. Gaztezutu ez arras zoriontsuan, naturaren deskubritzea eta inoiz ikusi gabeko paraje xoragarrien ezagupena nahasten dira gaztearen bizitzan. Baxe-Nafarroa mugatzen duten zedarriez gain aurkituko du bere bihotza beteko duen Aurora. Mistizismo giroko maitasun lainotuek gaztea burtxoratu eta nahastu egiten dute sexu grinak ere galantak diren garaian. Denbora aitzinera doa eta gazteak ez du bere bihotzeko Aurora ikusten ahal. Gaitz baten luzamenduak Aurora gabe utziko du gure gaztea.

Hizkuntzaren aldetik, lexiko zailtasunak edirenen ditu hegoaldeko irakurleak, Etxamendiren hizkera iparraldekoa izateaz gain lokalista baita. Bada liburu honetan amentserako biderik, eta zinez diogu Etxamendi irakurtzea gozamenetik oso hurbil dagoen gauza dela.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak