kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Ez sinkronia / Gorka Setien / Susa, 1985

Ez sinkronia Iñaki Camino / Argia, 1985-07-28

Gorka Setien poeta ezaguna da askorentzat, baina beste askorentzat ez. Ezaguna izateko ezinbestekoa dirudi liburua kaleratzeak, eta Gorkak ere luzaz itxoin eta gero berea atera du.

Poema ugari dugu liburu honetan. Bost olerki sorta dira, aurrena luzeena: “Betea dardartia, hutsa” du izena. Poemetan gai asko ukitzen da, baina antzematen da azaletik behinepein badirela gai nagusi batzu: negarra, gorputz eta aurpegiaren keinu adierazgarriak, tristura, sendimendu itzaliek sortzen duten pena eta pesimismo giro orokorra. Aurreneko zati honetako poesia hitzean oinarritzen da, oso maiz sintaxia oso aintzat hartu gabe. Badira bestalde hitzen lotura lojikagabeak, giro poetiko sakonean irakurri beharrekoak. Ez da oso erraza ulertzen aurreneko zati hau.

“Asfaltoko lurrin” sailak 7 olerki biltzen ditu, formaz lehengoak baino sinpleagoak direnak, baina gaiaren aldetik hari berekoak.

“Oinen aztarna lokatzetan” saila motza da, baina kategoriakoa, gizakiaren harremanetarako oztopoak, harridura bizia sortzen duten hitz poesiz beteen bidez adierazten dituena, liburua gailurrera daraman poesi saila. Liburuko azken olerkietan ikusi uste izan ditugu irudi eta, idearik lortuenak.

Olerki trinkoz betetako liburu honetan badira kalidade nabarmenekoak […] tsatuak direla, idea bat baino gehiago biltzen dutenak eta maiz irakurleari ulertzea kostako zaizkionak.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak