kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

E pericoloso sporgersi / Pello Lizarralde / Lur, 1984

E pericoloso sporgersi Iñaki Kamino / Argia, 1984-12-30

Joxe Azkue euskal enpresako langile kualifikatua dugu, negozio kontutan trebea, enpresako teknika kontutan aleman batzurekin tratuak zerratzera Alemania bertara doana.

Bere enpresak ematen dio txangoa hegazkinez egiteko lain, baina beldurraren eraginez trenez egitea deliberatzen du, eta bidai luze bezain nekosoa gertatzen zaio. Alemanian dela, negozio kontutako bileretan eta bazkaritan ematen du denbora egunero plan berbera daukalarik. Gauez ateratzea, dibertitzea eta guzti horiek ez dira bere egitekoak.

Baina, azken egunean, etxera itzultzeko garaia heltzen denean, semealabentzako jostailu modernoak eta Nina Hagen-en diskoa erosi ta gero, Alemaniako lantegiko sekretariarekin akordatzen da eta hots egiten dio.

Nobela honen ezauzarri nagusia moteltasuna da, pena merezi duten gauzak oso azkenean baitira gertatzen, eta bitartean Joxe Azkueren bidaiaren zertzelada motz batzu demazkigu idazleak, akzioa bukaerarako utziz. Idazleak narratu egiten du gertaera behinena iritsi bitartean, ia elaberri guztia narratze eta deskribatze saioa dugu, tren batean edozein ordutan gertatzen diren kasuek dute garrantzia, edota estazio handia gizon bakar batek pentsa eta egin ditzakeen gauzek, nobelaren giltza den akaberako gertakaria ez da beraz kantidadez behintzat garrantzi gehiena duena.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak