« Oraingo nobela historiko bat | Euzkadi merezi zuten »
Aire neurtuak / Luis Mari Mujika / Luis Haranburu, 1984
Aire neurtuak Iñaki Kamino / Argia, 1984-10-07
Kritiko askok baztertuta dagoen idazle honek 83. urteko “Lizardi saria” irabazi zuen lan honekin. Olerti neurtua da izenburuak berak dioen bezala, gaur egun hain bajutik dabilena. Lau zati liburuak, eta lauetan antzeko gaiak darabiltza egileak, bera zartatu eta aldi berean sor-gor uzten duten gaiak: denboraren joan etengabea, naturarengan oharmen egitea, ihesi joan garaien min gazia e.a. Elemenduak ere halakoak ditugu: olatua, gaua, erreka, negua, udaberria, ihi makurtuak eta edozein gogai iradokitzeko gai diren izadiko hainbat eta hainbat elemendu. Naturan isladatzen du olerkariak giza-samina, lehenengo pertsona baita hain zuzen liburuan nagusi. Liburuan olerki asko eta asko ditugu, batzu luze samar, gehienak motzak. Luzeen artean aurkitzen dira olerki ederrenak, hauetan narratibotasuna handiagoa bada ere, motzetan, kontzeptualagoetan alegia, oso mami gutxi dastatzen du irakurleak, motzegi gertatzen zaio, izan ere luzeagoetan gogaia apainduko duten irudi ugari dugu, eta motzetan irudi gutxi sartzeko aukera dago. Bestalde motzen kopurua oso handia da. Gai antzekoa dutenez errepikakor gerta daiteke ere, eta irudi eta metaforetan aski urri daude olerki hauek, horregatik diogu atseginagoak egiten direla luzeak “Kantu urkatua bidean” esaterako, esan beharra baitago anitzetan lortzen duela idazleak irakurlea olerkien irrikitan jartzea hain baitira batzu eder. Gaiaren kontuarekin amaitzeko hona hemen liburuaren funtsa eman diezagukeen olerki bat: “Bai, nire ezagumenaz, / nire kontzientziaz / natura oharmen bihurtuta”.
Formaren aldetik neurketarako ohizkoak diren baliabideak: zaida-dabila paragogeak e.a. Bada bestalde eta hain topikoa izaki esateagatik lotsatu arren ahaztu nahi ez genukeen beste puntua: neurtzeak eta mugatzeak dakarren erritmoa eta aditz eta beste elemenduen elipsiak olertiari damaion musikalidadea. Olerkia kantagai bihurtuko da hainbestetan, ezin kanta gabe irakurri hain baita erritmoa nabari. Olerti neurtua aldez aurretik eta sistemaz zapuzten den herri honetan olertiari dagokionez aurrekontzeptu gehiegi dago zoritxarrez, baina hemen dugu Luis Mariren lana irakurgai eta kritikagai. Lehen aipatu errepikakortasuna nabaria bada ere, ezin ukatuzkoa da poeta erneak Urumean arraunean dabiltzan gazteen azantzak jasotzeko duen olerti doaia, bere joran eta samin gaziak izadian isladatzeko duen joera. Hitzaurrean esaten den bezala ohizko bere metafora mundua urritu egiten da liburu honetan.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi