kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Dudular / Jimu Iturralde / Erein, 1983

“Dudular”, hegoaldearen distira iluna Mak. / Argia, 1984-02-12

Garai hartako “Pott” bandako partaideetarikoa dugu Joxemari Iturralde, Jimu izengoitiz ezagunagoa. Esan daiteke orain hasia dela Bilbo aldeko talde literario hori bere emaitzak eskeintzen, Sarrionandiaren ipui liburua, Atxagaren berralgitalpena eta Jimuren ipui liburu hau lekuko. “Pott”ekoen talde ezaugarrien azterketa batek datu interesgarririk emango baluke ere, Jimuren ipui liburuari lotuko gatzaizkio.

Ipui-bilduma

“Dudular” izenburupean bildu ditu Jimuk bere 18 ipuiak, Yugoslabiako sefardien kanta zahar batetik ateratako hitza dugu hau, liburuaren lehen atalean agertzen denez: “S,ensañó el patrón del mundo/ nos mandó a Dudular”. Lurralde horri egindako erreferentziaz gaindi, lurralde horretara beharturik joatearen datua dago. Eta, eraberean bidaiei egiten zaien lehen erreferentzia.

Bigarren, atalean, Hemingwayren zitaz, bidaiatzeari egiten zaio kasu: baina mugitu gabe bidaiatzeari, oroimenaren bidezko bidaiari.

Ipui liburu honen hirugarren eta azken atalari Audenen poema batekin ematen zaio hasera, maitasuna aipatzen da, baina maitasun makurra, tristuraren medioz sortutakoa.

Hiru atal horietan bildu ditu Jimuk bere ipuiak eta badute guztiek xarme ilun eta pesimista bat, bidaiatzeari, joan etorriei, lurralde beroei egiten zaizkien erreferentzi guztiek gandu ilun batean murgildurik zerbitzatu dizkigu egileak. Egunerokotasuneko ipuiak, maitasuna agertzen dutenek, galtzailearen zigilua daramate, edo galtzailearena izatera iritsi gabe, irakurtzerakoan desesperantza itsasten duen lainoa.

Bestalde, euskalduntasunaren ikuspegitik idatziak daude asko, euskaldun bat da bidaiatzen dena, tipo batek euskaltzaletasunaren prozesua kontatzen digu… Ironiak ere leku haundia du ipuietan, ironia mingotsa delarik ere.

Narrazioaren gustoa

Baina ez azkenaldian argitaratutako ipuinetan agertzen den borobiltasuna. Jimuren narrazioek badute haserako planteiamendu bat gerora nolabait aidean geratzen dena. Hasera batean kasualitatezkoa izan daitekeela dirudi, baino narrazio askotan ematen den kasua denez, beste zerbait ezkutatzen du horrek. Eta, agian, bizitza planteiamendu bat da narrazio guzti horiek sortzen dutena. Oroitzaren munduarekin zerikusi haundia duena.

Narrazioaren gusto horren atzetik estilo baten bilaketa dago, Jimuren ipuiak garai askotakoak direla ziur bait gaude, eta hiztegi hautaketa zorrotz bat egin du idazleak.

Guztiorrek sortzen du beste inpresio bat ere, batik bat narrazioen artean loturak nabari direlako, nobela baten erdibidean dagoela “Dudalar”, hau da, zenbait ipuinetan ematen diren klabeak, pertsonaien pentsamoldeak, hizkerak, gauza osotuago baten flashak direla, izpiritu berdinaz bustiak daudelako. Adibide gisa “Noa-noa”, “Erromesaren aztarna galdua” eta “Huts” lot daitezke.

Idaztea beharrezko da, bidaiatzea ez

Programa moduan idatzia dagoen “Ez dut oroituz gehiago bizi nahi” ipuiean esaten da “Bizitzea ez da beharrezkoa, bidaiatzea bai” esaldi artxiezagunegia. Eta, azken finean, Iturralderen narrazioek izan dezaketen estruktura inperfektotasun horretatik ondoriotzen da idazketaren beharrezkotasuna, paradoja gisa, ia ipui guztien atzean dagoen bidaiariak idazten bukatzen bait du, idatziz bidaiatzen. Zerorantz doan bidaian, oroimen eta konszientzia handiegi baten hausketarantz, olbidorantz. Eta, hor, hegoaldeko lurralde distiratsuek iluntasun berezi bat hartzen dute. Iturralderen prosari darion pesimismoaren zama.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak