« Aurrerapausu ikaragarria eman du euskal ipuingintzak | Girixtino bat Afrikaren bihotzean »
Ilusioaren ordaina / Laura Mintegi / Erein, 1983
Laura Mintegiren “Ilusioaren ordaina” ipuin-liburua Iñaki Kamino / Argia, 1984-02-05
Euskal literaturan lekua hartzen ari da idazle hau. Urte bete Donostiako ipuin leihaketa irabazi zuenetik eta orain 7 ipuin dakartzan liburua kaleratu du. Kazetaritzan ere murgildua dugu, baliagarritzat jotzen du hau literatura egiteko osagarri eta aberasgarri bait zaio berak dioenez behintzat.
Hasteko liburuari izen ematen dion ipuinari begiradaño bat eskainiko diogu. Erdi aroko gurutzadetan mamitzen da gertaera. Liburuaren euskarria bidaia da, iraganezko aditzak erabiliz erabiliz narratzen da. Gudari izandakoaren etsipen egoera salatzeko eta egoera hau bai orain eta bai lehen berdina izan dela adierazteko garaiak lotuko zituen teknika behar zuen Laurak eta telefonoaz baliatu da narrazioa ezinhobe burutuz.
Paris edo deritzan ipuinean ere bidaiak badu bere garrantzia, baina hala ere ez da hori behinena, egunerokotasunari aurre eman eta abenturetan hasitako bi gaztek dituzten antzeko kezkak baizik. Emigrantearen egoera mikatza ere azaltzen zaigu bertan. Ohizkoa denez trenean doan bitartean oroitzapenei eusten die pertsonaiak. Pertsonaia bera da narrazioari lotzen zaiona, baina gero laguna trenean sartutakoan elkarrizketa izango da nagusi. Bi gauza aipatzeko: batetik, ipuina hasi bezala bukatzen dela, hau da, ia ezer gertatu barik, gazte biren arazoak aurkezten dira baina ez dago irakurlearen arreta bereganatzen duen ezer berezirik. Bestalde eta guztiz barkagaitza, Erein argitaletxearena. Lehiatsu ibili Durangora iristeko eta ipuin honetan beste ipuin bateko puska tartekatu dute bertan zegoena ezabatuz. Berriro diot, hau guztiz barkaezina da.
Ekaitzaren ilunaz deritan ipuin politenetakoa dugu (iritziak iritzi noski).
Bertan aurtengo uholdeek sortutako triskantzak datoz. Badu ipuin honek zer irazkindua: senarremazte batek bere semealaba eta guzti jasandako kalteak narratzeko banaketa oso on bat egiten digu idazleak. Batetik senarra dugu lantegian ibaiaren igoaldiak sortzen dion ezinegonarekin; bestetik emaztea urak nola hazten diren ikusi eta ezer egin ez dezakeelarik. Bi pertsona hauek bakoitza bere aldetik agertzeak eta uholdeen hazteak izugarrizko tentsioa damaiote ipuinari, tartekatzeak erritmoa sortzen du, azken imajinak ere (umea berriz ere plateraren aurrean) ederki burutzen du gainera. Urek umea daramaten momentua gehiago landu zezakeela iruditu zait, agian tentsio pixka bat gehiago, gauzak apur bat gehiago explikatuz, eszenak errealagoak eginez, baina halaz ere ipuin hau oso lortua dakusat.
Neska hura gogoratzen dut deritzana ere motza dugu. Gure barne frakasuak, existentzialismoa, gaztetako maitasun garbiak, besteek gutaz duten iritziak nolako jakinmina sortzen digun e.a. dira honetan agertzen direnak. Honetan orijinalitate falta nabari da ikusia baitago diarioa idatzi somnifero gehiegi hartu eta gero hurrengo goizean inspektoreak hizketan agertzea.
Ez dadila belu izan deritzana ere oso ongi josia dago. Gaiak duen atsegintasunaz gain (ez bait da ahaztu behar Lauraren ipuinetan agertzen diren gaiak eta gertaerak benetan erakargarriak direla, inolako aspertzerik sortzen ez dutenak), kontaketaren ikuspegietan egiten dituen alkadetak oso aberatsak gertatzen dira pasarteak). Guzti honek aztarrenak uzten ditu, bata ala bestea erabiltzeak zerbait aldatzen baititu gauzak: objetibitatea e.a. (neskaren gaitza ezagutzen denean) edota sendagilearen hoztasuna adierazteko 3. pertsonak dakarren indarra. Hala ere hauek oso entzunak izaten dira beti eta ez dut betikoak aipatzen denborarik galdu nahi. Gai ederra eta teknika oso landua. Betaurrekoei esker ondo pentsatutako ipuina dugu, ez bait da horrelakorik asmatzea erraza. Halabeharrean oinarritutako gertaerak ditugu, polizi eta guzti (harrigarria apika pertsonaia lapurketa egunean etxean sartzea eta ihes ez egitea pentsatu beharko zukeen aurrenekoa polizia bere bila zebilela baita). Atsegina gertatzen da noski historia. Pertsonaiak sakondugabeak dira horrelako gaiak eskatzen duen teknikak ez bait du horrelakoetan pertsonaiak sakontzeko aukerarik ematen.
Satorzuloaren kalitatea ez nuke zalantzan ipini nahi. Besterik gabe gizon izkutatua eta sagu edo satorraren parekatzea lortzeko Laurak erabili dituen bideak (gizonaren ipuina) bi hariak tartekatuz ipuina eta errealitatea nola lotzen diren; azken bihurketak emango digu Laurak ipuin honetan adierazi nahi zuenaren sintesia.
Orain bukatzeko gogai nagusiak lerrokatu nahi nituzke. Batetik idazle honek gai interesgarriak eta irakurgarriak asmatzeko duen irudimena eta erraztasuna. Bestetik teknikak sortzen dion ardura: ipuin batzutan oso ongi josia teknikaren arazoa, bi gertaera egoera bakarrean nahasteko e.a. Ikuspuntua eta denboraren aldaketak ditu honetarako lagungarrien. Lekuak denetatik ditugu —hiria, trena, denda, erdi aroa (ene ustez hau garai bat baino leku bat baita)—. Pertsonaiei dagokienez, ideiatxo bakarra: pertsonaiak agian ez dira bere fuertea, baina hau esperientziaren bidez landu daiteke, idatziaren idatziaz eta irakurtzearen irakurtzeaz. Azkenik hizkuntzari eutsiko nioke. Hizkuntza erraza da, barrokismorik gabe, soila; oraingo gazteek bezala, ez du idazten Basarri edo Zubikarai batek bezala, gaur egun euskal kazetaritza eta literaturan (gazteen artean behintzat) erabiltzen diren moldeei jarraiki baino gramatikaren egokitasunak sortzen digun bildurra garbi ageri delarik.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres