« Sarrionaindia-ren xarma ezkutua | “Panpinen erreinua”, ipuinaren heldutasuna »
Dudular / Jimu Iturralde / Luis Haranburu, 1983
Aurrerapausu ikaragarria eman du euskal ipuingintzak Xabier E. / Argia, 1984-01-29
Joan zen 1983. urtea eta berarekin batera Durangoko Azokak ekarri zigun liburu-andana. Nahiz eta dagoeneko aurtengo urtarrila ere bukatzekotan egon, ez nukeen iazkoa pasatzen utzi nahiko balantze minimo bat egin gabe. Ondorengo artikulua ez da gainbegirada bat baino; azterketa eta kritikak gerorako utzi ditugu liburu hauek azterketa sakona merezi bait dute. Oraingo honetan ordea, urjentziazko balantze bat egin dugu; Durangon argitaraturiko sei libururi buruzko ohar batzu besterik ez.
Literatur aldetik 1983.ak nahiko urte pobrea zirudien, edo hori uste genuen Durangoko Azoka baino lehen, urte osoan argitaratutako liburuak oso oso gutxi bait ziren. Durangon ordea, hango aukera guztia ikusiz bestelakoa iruditu zitzaigun, euskal literatura goraka doala kantitate eta kalitate aldetik. Hala ere, ni neu behintzat, ez nintzen oso pozik atera Durangotik; Durango lorategi eder bat bilakatzen ari da euskal literaturaren basamortu honetan (gero eta lur emankorragoa duen basamortua izan arren, basamortua izaten dirauena), izan ere Durango aurretik argitaratutako azken liburua uztaila hasieran izan zen, Arantxa Urretabizkayarena hain zuzen eta “Erein”en eskutik; “Elkar”ek ateratako azken liburua ekainan: Iñaki Garmendiarena; Haranburu Altunak apirilean Mario Onaindiarena, eta “Hordago”k maiatz hasieran Jolasean. Gure argitaletxeen jokaera argi geratzen da arestiko datuak ikusita; egia esan ulertzen da beren jokaerea baina ez onartzen. Aipagarria da alde honetatik “Elkar”ek gaztetxoen sailetan daraman politika, urtean zehar eta etengabe ari bait da liburuak ateratzen eta ez azoketarako bakarrik.
Baina artikulu honetan azken Azokaz hitzegin nahi nuen eta hain zuzen azken Azokan ateratako ipuin bildumei buruz.
Azken boladan ikaragarrizko gorakada izan du ipuinak gure artean; sari literarioak ikustea besterik ez da; eta gorakada hori nolabait nabaritu da iazko Azokan, nire ustez ipuinaren azoka izan dena. Donostia Hiria I eta Donostia Hiria II liburuak atera ditu Haranburu Altunak, eta nik ez dut inolako komentariorik egingo, bakarrik esan 7. “Susa”n agertzen direla horko zenbait ipuin; baina sariak alde batetara utziz sar gaitezen idazleekin.
Argitaratu diren liburuez gain bazeuden bi ipuin bilduma prest eta kaleratu gabe gelditu direnak: Jon Miranderena bata, eta Merce Rodoredarena bestea. Eta aurreko honekin loturik ohartxo bat ere egin behar dut K. Santiestebanen liburuei buruz, hots, baten bat nobela llaburra eta ipuin luzearen tartean dagoela.
Sei liburu
Sei dira beraz, goiko purga horren ondorioz geratzen zaizkigun ipuin liburuak: Sarrionaindiaren Narrazioak, Jimuren Dudular, Laura Mintegiren Ilusioaren ordaina, Mikel Hernandezen Panpinen erreinua, Mario Onaindiaren Gau ipuiak eta Josu eta Joxemiren artean egindako Ipurtargi beltza.
Sei liburu hauek badauzkate antzeko zenbait elementu elkarren artean; maila handiko liburuak dira, teknika modernoak erabiltzen dira guztietan, ustegabeko bukaerak… Baina azter ditzagun banan-banan, gainetik besterik ez bada, sei liburuak.
“Narrazioak”
Joseba Sarrionaindiaren Narrazioak izan zen Durangon gehien saldu zen liburua, baina ez da bakarrik Durangon izan, Gasteizen behintzat, gabonetan gehien saldu den liburua Narrazioak hau izan da. Guzti honen zergatiak hiru erantzun posible dauzka: bata, Josebaren egoera denok ezagutzen dugu eta nolabaiteko eragina izan dezake irakurlegoarengan —ikus urtarrilaren 16ko “Egunon”—; Josebaren aurreko ipuinak eta poesi liburua lirateke bigarren erantzun posiblea, eta hirugarrena liburuari buruz lagunen artean egindako komentarioek bultza dezakete irakurlea liburua erostera.
Josebaren liburu hau aspalditik espero zen, baina zuzenketak atzeratu egin du kaleratze unea. Hala ere, eta hau nire eritzia da, liburuko ipuinetan ez da ikusten Maggi edo Enperadore eroaren borobiltasun hura; ipuinak bukatuta daude, ederki narratuta —arintasun handiz—, gustora irakurtzen dira baina azken orrazketa falta zaiela uste dut. Bestalde Josebak denbora eta lekuarekin jolasten du, Ginebrara garamatza batzutan, XIX. mendeko itsasuntzi batetara bestetan… 10 ipuin dira eta oso estilo ezberdinak darakuskigu; Amodio fantasia bat, Berdez jantzitako neskatxa izeneko ipuin txinoan oinarritzen da, beste batzu poesia batetan… Dena den, gai baino gehiago, nik Josebaren idazkera aipatuko nuke, gauzak kontatzeko, duen erreztasuna alegia.
Azkenik ez nuke ohartxo hau bukatu nahi Itzalarekin solasa ipuina aipatu gabe, eta Josebak berak liburu bukaeran jartzen duen oharra: “Euskal literaturari buruzko elkarrizketa bat nahi nuen ene lagunarekin, baina ezina egin zen, bidenabar”.
“Dudular”
Joseba Sarrionaindiaren liburuak toki eta garai ezberdinetara eraman bagaitu, Jimuk beste toki batzutara garamatza batzutan, eta Euskal Herrian galditu besteetan. 18 ipuin daude Dudular izeneko liburu sinbolista honetan. Era eta estilo guztietako ipuinak daude, llaburrak, luzeak, ezezagunak eta ezagunak… Joseba bezala, euskal literaturaz ari zaigu une batez, Euskalerriak sortu ninduen honela ipuinean hain zuzen, eta aipatzekoak dira basamortu eta bidaiak, Huts ipuin llabur eta astuna —ez irakurketa aldetik—, edo Lau zaldun, zeinetik komik bat egin baita, edo Amodio amatiar bat ipuin beltza… Ikusten den bezala oso gai eta estilo ezberdinak.
“Ilusioaren ordaina”
Laura Mintegiren Ilusioaren ordaina espero genituen horietako bat da. Laura “Susa”ren bidez ezagutu genuen bere Satorzuloan ipuinarekin; oso ipuin landua da, errealitatea, fantasia eta oroimena nahasiz efekto politak lortzen ditu Laurak; baina liburuan badaude beste sei ipuin gehiago.
Laurari ustegabeko bukaera atsegin zaio, irakurleari kolpea ematea (Ilusioaren ordaina, Neska hura gogoratzen dut), baina badaude ipuin klasikoagoak ere: Betaurrekoei esker eta Paris edo. Ipuinetan gizon eta emakumeen paperetan sartzen da Laura; Ez dedila belu izan finalista geratu zen iaz gobernoaren lehiaketan, neska baten historia azaltzen zaigu lau zatitan, amodiozko (?) historia bat, eguneroko lana, amodiozko historia (erotikoa), eta sendagileari egindako konsulta, lehen eta hirugarren pertsonaren jokua litzateke aipagarriena.
Hala eta guztiz ni gehien hunkitu nauen ipuina Ekaitzaren ilunaz izan da. Abuztuko uholdetan kokatzen da, egun hura bi pertsonaren ikuspuntutik ikusita, familia baten beldur, ikara eta negarra.
“Panpinen erreinua”
Panpinen erreinua, Mikel Hernandezen liburu hau oso teknikoa da, zehatza, idazleak darabilen hiztegia, egitura… dena dago oso ongi landuta, erdara non eta nola sartu… modernotasuna darie bertako bost ipuinei.
Liburuko ipuinak 80-82 urte artean daude idatzita eta bat behintzat ezaguna da Gurutzegramak egiten zituen gizona, “Susa”n argitaratuta hain zuzen. Bost ipuinetatik, lau dira fantastiko eta bestea Nota urdinak da, liburuko ipuinik luzeena —liburu erdia—, erdaraz eta euskaraz kontatua; Donostian dago lekuturik eta hiru historiaren arteko korapiloa azaltzen zaigu, hau da, errealitatean gertatzen den bezala gai, pertsona eta egoerak nahastuz.
“Gau ipuiak”
Gau ipuiak da Mario Onaindiak 1983an argitaratu duen bigarren liburua, eta lehena bezala akatsez josita dago. hau nahiko adierazgarria da. Mariok ipuin onak idazten ditu, nire ustez, baina bukatu orduko uzten ditu gehiegi orraztu gabe, eta horrek ipuinaren kalitatea jaisten du. Akats ugari daude hai sintaxi aldetik, bai ortografikoak eta azkenik inprentakoak; ez dakit liburua presaka aterata dagoen baina penagarria da hau. Grand Placen aurkituko gara bezala, akatsez josita egotea, eta Grand Placen ez zen presaka atera.
Ipuinek oso gai ezberdinak ikutzen dituzte eta kontatzen duena garrantzitsua bada ere, oso inportantea da nola kontatzen den; bukaerako ustegabeak, ironia, estiloa —eskutitzaren erabilera—, denboraren tratamendua… Amodiozko bi historia dauzkagu (bata mendekantza), eskola giroko beste bat, nolabait poliziakoa dena; borroka armatuaz, zuzentasunaz, laugarren bat, eta azkena Kafkaren Itxura-aldaketa nobelaren antzekoa —eta ez hain antzekoa, ipuin honetan subkonszientearen jokua bait dago, hil eta gero beste batengana goazela, etabar
“Ipurtargi beltza”
Eta azkenean Ipurtargi beltza, ARGIAko Josu eta Joxemiren artean egindako liburu-kapritxo hau. “Susa” saileko hirugarren liburua. Kanpotik ikusita oso liburu atsegina dirudi, koloretan, 25 marrazki, 25 poesia, eta beste 25 ipuin llabur… itxura onekoa. Nik neuk oraingoan, ipuinei buruz hitzegingo dut. Ipuinetan —liburu osoan— sexua da gala, sexua eta sexua; Josuk irakurlearekin jolas egiten du, hots, ezagunak diren testuak erabiliz jokatzen du gurekin; David, Kain, Amabirjina, Sanson… Josuk historia (biblia esan beharko nukeen?) sexuaren aldetik aztertzen du (eta denerako dauka esplikazioren bat). Mariok eta Laurak bezala, bukaerako kolpea du gustokoa Josuk, ustegabe hori. Ipuin batzu “Susa”n argitaratuta daude iadanik (erotikoan, jakina), eta guztiek gai bera izan arren, ez da oso nekagarria gertatzen irakurketa (honetan badute zerikusirik poesiek eta nola ez, Joxemiren marrazki egokiek ere).
Aurrera
Orohar esan genezake euskal ipuingintzak ikaragarrizko pausua eman duela azken azoka honetan, eta kantitate kalitate binomioa mantentzen dela, hau da, kantitate asko bada, kalitatea handia da ere. 83ko Azoka ipuinaren azoka izan da batere zalantzarik gabe.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres