« “Jolasean” | Aurrerapausu ikaragarria eman du euskal ipuingintzak »
Narrazioak / Joseba Sarrionandia / Elkar, 1983
Sarrionaindia-ren xarma ezkutua Kakabeltz / Korrok, 1984
Bere azken liburua duela gutxi kaleratu dela eta momentua hagitz ona zela idazle honi buruzko zenbait nota idazteko iruditu zaigu.
Joseba Sarrionaindia Durangon jaio zen. Euskarazko irakaslea, euskal filologiako ikaslea Deuston, fonetika irakaslea Bergarako UNED-en eta Udako Euskal Unibertsitatean.
Bere idazlanak, literaturari eta zineari buruzkoak batez ere, Zeruko Argian, Anaitasunan, Jakinen, Oh Euzkadin eta Eginen argitaratu dira. Pott eta Ibaizabal aldizkarien fundatzaileetarikoa da.
1.980 urtean (kartzelan sartu zuten urtean) hiru literatur sari irabazi zituen: “IX. Ignacio Aldekoa”, “I. Ciudad de Bilbao” eta “VI. R.M. Azkue”. Lehendabiziko biak “Maggi indazu kamamila” eta “Enperadore eroa” ipuinez eta hirugarrena “Izuen Gordelekuetan Barrena” olerki bildumaz.
Lana itzela, dudarik ez dago, 25 urte besterik ez duela kontutan hartzen badugu.
Bere azkeneko liburuak, “Narrazioak” hain zuzen ere, arrakasta handia izan omen du eta dexente saltzen ari da libreroek esaten dutena egia bada. Liburuak hamar ipuin motz dakartza; lehena, ariketa literario interesgarri bat, bigarrena zorigaiztoko patu baten seinalez beteta, hirugarrenak poesia eta edertasunaren egarriaz ase utzi gaitu, laugarrenak ustekabean harrapatu, bosgarrenak Faulkner gogora ekar erazi, seigarrenak goibeldu, zazpigarrenak aztoratu, zortzigarrenak egoera historiko baten aurrean ezarri, bederatzigarrenak “Bazterrekoak” burura ekarri eta hamargarrenak hunkitu gaitu.
Aurreko parrafadak esan nahi du azken finean liburua gustagarria dela oso. Batzuk esan dute eta egia da estilo ezberdin asko ikusten dela ipuin hauen zehar, idazlea oraindik saiatzen ari denaren erakusgarri, agian. Hau, beharbada heldutasuna faltaren marka izan liteke. Baino liburuak baditu gauza on asko. Adibidez, Josebak erakusten duen erraztasuna gauzak kontatzean. Eta, beste edozer baino gehiago, bere hitzei darien lirismoa, ipuinek sortzen duten giro geldo eta hunkigarri hura. Hori da ni neu betidanik gehien liluratu nauen gauza Josebaren narrazioan. Eta horregatik diot oraintxe bertan ditugun idazleen artean, Joseba dela gustu onaren idazlea, iradokizun edo sujerentziaren idazlea, erritmo astiroaren kontalaria, sorginkeriaren bideratzailea. Eta guzti hori zulo beltzetik atera gabe.
Ez nuke artikulu hau bukatu nahi izango Argia astekarian publikatu zituen “Bazterrekoak” direlako horiei buruz aipamen bat egin gabe. Horiek izan baitira azken garaietan gustorago irakurri ditudan gauzak Aitorren hizkuntzan. Hor nahasten baitziren, trebeki, umorea, ironia, gogoeta sakonak, jakinduria eta sentimendua kosmos berezi bezain atsegingarria osatuz.
“Bazterrekoak” izeneko horietan Sarrionaindiak lortu zuen maila ipuinak edo nobelak idaztean lor dezan egunean esaten ahal izango dugu, duda izpirik gabe, idazle handi baten aurrean gaudela.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez