kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Faro madarikatua / Xabier Gereño / Egile editore, 1981

Xabier Gereñoren puskatu ezinak Josu Landa / Argia, 1982-01-31

Beste nobela bat argitaratu du Xabier Gereño idazle emankorrak, eta kaleratze hau dela eta, zenbait burutapen jaurtikiko ditugu lumaren bidez. Segitu aurretik esan dezagun gagozkion nobelaren izenburua “Faro madarikatua” dela.

Liburu honi buruz mintzo, soil-soilik egilea bera entzun dugu —ohitura guztiz insanoa bestalde—, eta bere hitzei jarraikiz nobela hau izan daiteke agian bere produkzioan literatura “helduari” egindako lehen emaitza. Aurrekoak, beraz, euskaldunberriei edo euskaldungaiei dedikatutako azpiliteratura izaki, azkeneko hau literatura serioago batetarako lehen urratsa zatekeen. Gu —eta bihoa aurretik gure eritzia— ezezkotan gaude, hau da, nobela hau aurrekoen lekuan kokatuz bere tokia betetzen duela, bainan pretentsio handiagorik izatekotan, motz gelditzen dela, oso eskas.

Eta norbaitek pentsa dezake Gereño dagoeneko idazle madarikatua dugula —bere nobelako faroa bezalakoa—, hots, ezingo dituela inoiz muga batzu pasatu, baina ez. Dudarik ez dago Xabier Gereño beti Xabier Gereño izango dela, eta oso zaila izango zaiola orain arteko imajina superatzea eta aldatzea. Baina Gereñok baditu abantaila batzu, inongo asmorik aurrera eramaten lagunduko dutenak. Bata, eta inportanteena beharbada, lanerako kapazitatea litzateke: Gereño gai da —herri honetan inor gutxi bezala— makinaren aurrean jarri eta ekinaren ekinez nobela bat burutzeko. Gutxik agertu dute gaitasun hori, eta hori funtsezkoa da, ez dago dudarik.

Baina badira beste muga batzu, Gereñok nobela heldu bat idazteko gainditu beharko dituenak —neke handiz ziurren—. Alde batetatik, hizkuntza dago, euskara. Izugarri bait da zer nolako euskara enkorsetatua erabiltzen duen Gereñok, mogiezinezko sintasia, laborategi kutsuzko hizkera, etabar. “Faro madarikatua” irakurtzerakoan, euskara ikasteko edozein metodoren irakurgai bat ari garela irakurtzen ematen du, hiztegia ere halakoa. Garbi dago hizkera narratiborik lortu nahi bada, sintasi eta hizkera akademikoa puskatu egin behar dela. Nola, eta zein elemenduz puskatzea… horretan dago koska baina hori egin arte, bapo.

Bestaldetik, argumentoa legoke, nobelaren trama bera. Gereñoren ustez, komentatzen ari garen nobelarena aurrekoena baino askoz helduagoa litzateke. Guk, egia esan, oso eskasa arkitu dugu. Batzutan topikoak nabariegiak dira, nobelaren haria sinple ezezik, injenuo samarra ere gertatzen da batzutan. Ez da aski sexu eszena batzu sartzea, gaiaren aldetik heldutasun bat emateko. Gereñoren nobelan argumentoak daraman bilakaerak ez du sorpresarik ematen, inoiz ez du irakurlea elemendu berri baten aurrean ipintzen, eta beraz, astuna da oso irakurtzeko. Pertsonaien deskripzio eskematikoek eboluzio psikologikoak ez agertzearen arrazoiak emango balitu bezala. Orrialdeak irakurtzean, beste edade batetarako idatziak egotearen sensazioa jaso dugu maiz.

Hauek lirateke, beraz, nobela honetan arkitu ditugun zenbait akats, egileak desiratu bezainbat izatera iristea eragozten dutenak argi eta garbi. Lotuegia ikusten dugu, ondorioz, nobela hau aurreko produkzioarekin. Bainan lehen esandakoetara itzuli nahi dugu: Gereñok literatura heldu bat egiteko asmoa hartzen badu, inork ez bezalako aldeak ditu zerbait ona eta handia egitearren. Baina baita kontrako elemenduak ere noski, eta horretan dauka borrokatu beharra.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak