kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Txipiroiren bat edo beste / Rafa Egiguren / Ustela, 1981

Txipiroiren bat edo beste Karlos Santisteban / Anaitasuna, 1982-02

Pixkanaka-pixkanaka liburuxka berriak irtenez doaz Ustela Saila delakoan, dagoeneko 17. alea eskuratu zaigularik oraingo honetan. Beronen izenpurua: Txipiroiren bat edo beste eta egilea Rafael Egiguren. Aurreko gehienetan bezalaxe, poesia agertzen da liburuxkan eta marrazki txiki edderrez hornitua, begien atsegingarri. Irakurri dudanean, nahiko xarmanturik geratu naiz, poesion irudizko munduxkak eta graziak hartaraturik, eta izan dudan pena bakarra hain laburrak izatea izan da, hots, horrexen fite irakurraldia, burukreazioaldia, bukatzea.

Benetan buru-irudimem haundiz saiatu zaigu Rafa bere solasa, bere joko poetikoa gureganatuz. Lehengo pesian txalapartari hasten zaigu bere poesiazko txalaparta eder, malgukor, soinu anitzetakoan barneraziz:

“arnas hedatu batean
hire bihotzak emaro txalaparta joka”

ondoren guztiz bere baitaratzeko. Poesiok apalak dira, zintiak (berak ere gizontasunaren negar zintia diosku); mundua bera bezain apalxeak, ostera, eguneroko gauzokin, mundu nahasi honetan garentxoa
rekin eta daukaguntxoarekin arras bestelako irudizko mundu bat sorterazten digu. Gauzak lurtzen dira, lurra gauzatzen; ideiak baratzean lantzen ditu, landareak ideiazko buru batetan erein, irudi ezin politagoak lortuz:

“Memoriaren liburutegi espiraletan”
“Itsas estankatuenaren erdiko uharte naufragoan bakar”
“Udazken lehorreko behi gorrian,
sagardoz puztutako betizu hordia”

Batzutan ironiazko zipristinez ere bai:

“Hegazti berritsuak munduari:
(Este Sagrado Corazón de Jesus esta riquísimo)”

Zinetantxe Rafak ongiro jakin izan du errealitatea eta irudia elkartrukatzen, alderatzen, topatzen, gauzatzen, batetan batzeraino.
Klandestinitatearen txipiroi guztien okaso nostalgikoa opaka ari zaigu eta txipiroi galantak eskaini dizkigu, ez beltzixkak, ez, izarniatsuak, distiratsuak. Ea hurrengo batez ere, arrainketan datorkigun. Hala biz, euskara txiroaren edergarri, denon tripen goxagarri!

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak