« 1545. Bernat Dechepare. Olerkiak | Jesukristo »
Euskal elerti 69 / Askoren artean / Lur, 1969
Euskal poesia eztago geldi. Mikel A. Intxausti, aurtengo “Agora” saria Juan San Martin / Zeruko Argia, 1968-12-29
Bein batean, Jakin-en Azurmendi eta Lasa-ri buruz idatzi nuenez mintzatzean, Mitxelena gure hizkuntzalari jakintsuak, poesiaz ere nik ba¡no zerbait gehiago dakienak, euskal poesia geldi ez dagoela jakiteak poz handia ematen ziola esan zidan. Neretzat, horrek esan nahi du, guztiak ez daudela atzera begira.
Oraingoz, gelditu gabe, goraka dijoa euskal poesia. Egia da aurtengo “Lizardi” saria hutsik utzi zela, desierto esan oi dana, bertara presentatu ziren lanak txarrak zirelako, edo, obeto esan, giro berririk ez zekartelako. Beldur pixkat eman zigun geldi-uneren bat zetorrelakoan, baiña “Agora” sariak baztertu zituan gure kezkak. Izan ere, sari bata bost milla pezetakoa izanik eta bestea obeitabost millakoa izanik, ez da gutxiagorako.
“Agora”-n presentatu zirenak aintzat harturik, lehen baino moteltxoago ari dala esango genuke, baina hala ere ezin uka euskal poesiak daramala euskal literaturatik mugimendurik bizkorrena eta aurreratuena. Izan ere, horrela gertatzen da literaturatik gehienetan, eta poesiak eta saiakeraren eraginak mugitzen du gainerakoa ere.
Mikel A. Intxausti bat-batean sortu zaigu olerkaritzaren alorrera. Aurten saritua izan ondorean ere kosta zitzaidan nor zen jakitea. Aurten, Bilboko Ciencias Económicas-ek eratu zuan ipui sariketan ere mahaiburuko egin nuenez, laister ohartu nintzen sariketa hartan Sumarino oria laneko ipuiarekin bigarren saria irabazi zuena zela, eta eskerrak harri, handik bueltan jakin nuen “Agora”-n saritu genuen Euskal hilobia-ren egilea nor zen. Lanaren hasieran esango zuena:
ni enaiz poeta
iturria idekiz
ene poesia
prosa da;
nerea
bizitzaren prosa zakarra.
Ez zitzaidan gehiegi inportik izen eta jatorriak jakiteaz, honek nahikoa diolako gizonaren neurritik irtetzen ez duen gazteren bat dala igartzeko, eta errealidadearen neurritik ari dena, jator ari da.
Ametsaren ariak lotu zidan bizitza
inkoszienteak estali ninduan amen fitean
ni enaiz ni
gaineko ni ez ezagun baten gurdian omen
akulupean zigorturik ene poxpolo-kaja
poxpolo buru amets pean
deusan;
Rimbaud-en hitzez dionez; “un soir tu me sacras, poete”, eta bere bide bat hautatuaz joan nahi du, aztu nahi Baudelaire imitatzerik eta Arestiren mailua astunegia zaio. Beste izar bat gehiago euskal poesiaren zeruan. Zeruan?…
Zulo zikin huntan utzi nau itsasoak, bainan ez da nitaz
ahaztu, agian bihar eramango nau berriro
nora?
Poetak ez dira beti profetak, eta ez jakin.
Gazte honen joera, olerkigintzan, bakana da. Ez du orain arteko poeten kutsu gehiegirik. Nork daki bide berri bat ez ote digun irikiko. Bere deitura Azurmendi omen da, Igeldon sortu omen zen 1942-an, eta orain Sorbonan ari da Filosofia eta Letrak estudiatzen. Ez du toki txarra ongi ezitzeko. Sorbonak ere, Salamanca-k bezala, duanari emango dio. Hartu duen bidetik irten gabe jarraitzen badu, poeta haundi baten aurrean arkitu geneza. Eta gure hizkuntzaren aurrean tinko jokatuko duela dirudi, esaten duelarik:
hori ez
enaiz hizkuntza biz baliatzen
izakeraz bizatitu banaute
bortxaz hil nahi dut
bat bestea bizi dedin.
Bere bakardadea adierazten digu, eta zurtz bere gogoa, berekikoetan hesiturik dijoa, Kafka-ren gisa. Zeren ez da errez konprenitzekoa holako gazte batek bere barne-muinetan daramana.
Oso kezkatia da, sentsibilidade fiña du, bere existensialismoan sakon barneratzea oso nekeza da eta horrek egiten du ulerkaitz. Bein baino gehiagotan irakurri behar da bere barne-muin hori ulertu nahi bada.
Gure artean, poesian, existensialismoa beste iñork baino haruntzago eraman duela esango nuke, edo obeto esan beste alderdi batzuetatik. Zerbaiten kidekorik: Juan Mª Lekuona, Joxe Azurmendi, Joseba Intxausti, Paulo Iztuela… mailaz-maila zetorzkit ene burura, eta, behar bada, hoien berri jakin gabe heldua. Iratzeder eta Gandiagaren sustraietarik ere bada hor zerbait.
Mikel-ek, fede beraren hesiak ere autsi zituela nabari du, eta naharoago dijoa existentxiaren troka eta zelaietatik, maiz etsipenezko bidetik. Gazterik asko sufritu duela esango nuke. Sufrikarioen esperientziatik sortzen ba¡ dire horrelako pentsamenak. Bestalde, Mikel’ek, bere burutapenak bere herriarenakin bat egiten ditu.
Bere emaitzen adibidetzat bijoa azken balada sentikorra:
HAURRA:
txori?
txoria al zera?
ni erreka naiz ta goitik behera noa
igesik
saltoka
harriak bustiaz.
arratsaldero hemen zaudela diote ene aizpak
zu zera?
zu, txoria?
ni erreka ta banoa. ez gindezke gehiago mintza;
min dut gaur
min zait zakurra.
entzuten al didazu? txori?
zakurrak ozk egin dit
hemen
giza zipriztin billa nenbilenean
Edipo erresuma ta kultura banatzen dituan zuloan
tabu-ren mugarritik ez urrun
ozk egin dit
hemen
hizkuntzan.
adio, txori, sarri arte. itsasoak ittoko nau,
bihar datorren aizpa gaztearekin mintza zinazke
adio… adio…
…ETA HARRIAK EGUNERO DATOZ BEHERAKA.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres