kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

1545. Bernat Dechepare. Olerkiak / Bernat Etxepare / Txertoa, 1967

1545. Bernat Dechepare. Olerkiak N. Soloeta-Astarbe / Zeruko Argia, 1968-10-06

Zorionezko ezaugarria dala benetan euskal-jakintzaren onerako, deritzaiot, urteotan agertzen jakuzan euskal liburu-sorta barriak.

(Egia esan, eritzi gogor-pean iñor ez da imiñi bear, askatasuna dalako gizonaren lenengo eskubidea, baiña argitaldari barrien batek argitaratu deuskuzan liburu batzuk ikusi ta gero eskubide pixka bat badaukagula uste dot, jakintsuen argibide zintzupean jarri bear leitzakezala, agertu diran moduan liburu batzuk moldiztegira emon aurretik, esateko).

Sorta barri bat agertzen jaku orain: “TXERTOA”. Bide onetik datorrella deritzait. Garrantzi aundiko eginbideak eskeintzen deuzkuz, zentzutasunesko indar on baten ezagubideagaz.

Gure euskal literaturan orainarteean ezagutzen dogun lenengo liburuagaz aste jaku “Txeroa-Sorta”: Detxepareren “Linguae Vasconium Primitiae” izenegaz ezagutzen dogun olerki-sorta liburuagaz.

Milla, bosteun eta berrogeta bostgarren urtean agertu zan lenengoz liburu au, danok dakigunez. Orretan gagoz behintzat. Ainbat argitaraldi eduki dauz gero.

Mitxelena irakaslearen itzaurre luze ta sakon bategaz agertzen da oraingo argitaraldi au. Aita Akesolo karmeldarrak gaztelaniara egin daben itzulpena be badakar. Baita Bordeleko Unibersidadean irakasle dan René Lafonek prantzeseratu ebana be bai. Ez da, ba, L. P. V. olerkien beste argitalpen barri bat bakarrik oraingo au. Mundu guztiko jakintsuen eskuetara joango da, daroiazan itzulpenai ezkerrak. Ordua da kanpoerrietako iritzi-emoteilleen aurrean ipinteko gure literatura dana, zarra eta oraingoa, eta itzulpenen bitartez egin bear dana da ori. Gure artekoak zer esan dabeen badakigu Detxeparen olerkien ganean. Esaterako: Urkijo, Schuchardt, Van-Eys, Manterola, Allende-Salazar, Francisque-Michel, Orixe, Ariztimuño, Lafitte, Gil-Reicher, Lafon, Veyrin, Estornes Lasa, Irigaray, Biriatu, Jon Etxaide, Onaindia, Mitxelena, Villasante, Akesolo, Zaharra, Sarasola, Messemer… eta besteak. Itxaron daigun orain zer esaten deuskuen orain gure kulturatik kanpokoak. Mundu guztiko literaturetako lorate-sortaetan aipatzeko neurririk emongo ete-deutzee gure Detxepareri? Baietz uste dot nik. bere mailla bat badaukala, olerki batzuetan.

Badauko lodi-betetasuna Mitxelenaren itzaurreak, eta irakurgarria da. Utzik eta galtzerik ez daukon saioa da. Euskal-Kultureagaz zer ikusi aundiak daukozan gaiak ikusten dauz. Gure literatura zarraz eta gaurkoaz, esaten ditu bereak. Astiro irakurri ta gogoan artzeko itzaurrea da, Mitxelenaren beste saio baiño geiago diran moduan.

Nik eztakit erabakita dagoan ala ez Detxepareren arlo bat. Auxe da: Erdi-Arokotzat ala Renazimendukotzat artu bear ete-dogu “Linguae Vasconum Primitiae”-ren egillea? Renazimenduaren erdian ikusten dabenen bat be aurkitu dot. Detxepareren arloan, liburua inprentaratzen bakarrik ikusten dabela berak. Renazimendu aldetik esan deuste beste batek. Biak dira goimaillakoak gure irizlarien artean. Renazimenduaren indarrak eraginiko Erdiaro beranduko lora bat dala deritzaiot gure Detxepare. Dana dala, ikusiko dogu zer diñouskuen itxaroten gagozan irizlariei.

Zorionak emon bearrean gagoz emon deutzeenai. Mailla oneko liburuak etorriko e¡-dira gero. Barandiaran-Joxe Mielen La Tumba Sorta barri au asmau eta abialdia Vasca dator urrengokoa. Eta beste batzuk: Karrikaburu, Ayalde, eta beste euskal idazle on batzuen idazlanak.

Azken bako urteetarako bizitza opa deutzagu “TXERTOA” Sorta barriari, Euskal-Kulturaren onerako.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak