« X. Kintanaren “Behin batean” | Euskal literatura 72 »
Nere olerki txorta / Balendiñe Albizu / Itxaropena, 1972
Nere olerki txorta Sinatu gabea / Zeruko Argia, 1972-11-05
Liburu errikoi errezen premia gorrian gaude oraindik euskaldunek. Eta orratx, sortu berri duan liburu polita, Albizuneko Balendiñe, zumaiar emakume idazle berriak.
Liburu berriak Nere olerki txorta du izena. Euskeraz eta emakume batek idaztea, poz aundia da guretzat. Geitxo baitauzkagu erderara jotzen duten euskal-alabak. Oraingo au, Zumaiakoa degu. Baiña gure bizitzan sortu zaizkigun naaspilla eta gerrateak gure artetik Ameriketaraiño bultzatua izan dan emakumeak, euskera errezean onelako liburu polita eskeintzea, bi aldiz pozgarriago zaigu.
“…Nere aita itxas-gizona zan eta ama Endañetakoa…” dio bere liburuari itzaurrea egin dion Irizartar Sabiñek. San Telmoko auzoa eta kalea, oso ezaguna da Zumaian. Eta antxe jaioa gure Balendiñe euskaltzalea. Leendik banaka bada ere, bagenituan emakume idazle bakanak. Or Zumaiako Azpeitiatar Julene (Arritokieta izen ordez), eta orra Tene debarra, ain txukun idazten dakitenak. Oraingo au, emakume jator oien artean izendatu bearko degu.
Gazte-gazterik bere jaioterritik ies egin bearrean, or jo zuan mundu zabalera. Itsasoa igaro eta Ameriketarako bidea artu bear izan zuan. Arrazkero Caracas aldean eta beste amaikatxo lurraldetara jo bear izan zuan.
Ala ere, bere Zumaiako erri ta San Telmo kale jatorra, etzituan bere ibillietan aaztu. Eta ona emen errez-errez edozein euskaldunek irakur dezakean liburu xaloa eskeintzen diguna.
* * *
Liburua bertsoz jantzia du, eta bertso oietan ikusiko dituzu bere izaera samur eta euskaltzalea, baita euskera gozoa ere. Bere amari, onela itzegiten dio bere leendabiziko bertsoan:
Ainbeste urte zu ikusi gabe,
gizon gaizkilleen lana,
Baiña nere biotzaren jabe
zu zera, nere ama laztana…!
Bere beste maitasuna, Euskalerria du. Ez du ainbeste urtetan eta guregandik ain urruti ibilli arren, bere jaioterri maitea aaztu.
Noiz arte, Jauna, erbestetuta
sakabanaturik ludian?
Noiz pakean danok batuta
ikusiko gera gure aberrian…?
Bere biotzeko miña ederki azaltzen du, esanaz:
Bakarrik nago, oso bakarrik;
gau itun da illun ontan.
Ba dirudi izarrak ere
gelditu dirala lotan…
Oso gogoan du bere amona ere. Neguko egun otzetan, an dator aurra eskolatik otzak, eta.
Elur ta izotza basoan
kazkabar otsa leioan.
Zai dago amama noiz etorriko… Bere billobatxoa sutondoan jartzeko, otzak galdu ez dezan. Gogoan du Zumaiako bere txikitako giroa:
Beko plazan musika ederra,
gazteak dantzan ari dira…
Ikusten dezutenez, oso euskera errikoia du gure emakume euskaltzale onek. Bere bertsoak leengo denboretako euskera erreza erakusten digute. Zoaz orriz-orri, eta alako biotzeko pake eta arrada gozoa senti-araziko dizu.
Balendiñe, nere lagun berri eta ez ezaguna. Zure liburuak erakutsi dit zure biotz samur eta eztia eta zure Euskalerriarekiko galdu ez dezun oroitza miña.
Milla esker zuri, poz aundia izan det zure sentipenak eta biotz-ikarak orren ederki azalduak irakurriaz.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi