kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Euskal literatura 72 / Askoren artean / Lur, 1972

Euskal literatura 72 Armendaritz / Anaitasuna, 1973-01-15

Urte zaharraren bukaerarekin “Euskal Literatura 72” izenaz (noizbaiteko Euskal Elerti 69-aren jarraipen edo) Lur editorialaren hazileko zenbakia heldu zaiku, 251 orrialdetako liburu mamitsu bat bera. Bertan G. Aresti, M. Azurmendi Intxausti, L. Haranburu-Altuna, X. Kintana, A. Lertxundi, I. Sarasola, A. Urretavizcaya eta A. Zelaieta idazleen lanak agertzen dira.

L. Haranburu-Altunaren hitzaurreak, zenbait puntutan, marxismoa boluntarismoarekin eta methaphysikarekin nahasten dela ematen du, Peru Abarkaz ari denean batez ere.

A. Urretavizcayaren poesiak izugarri bikainak dira, egizaletasun nabaria darienak, imajinak eta aieruak ezin hobeki dakartzatelarik. Hitz batez, ene eritziz, gure lehen poeten artean ezartzeko moduko poesiak.

Mikel Azurmendi Intxaustiren poesia esperimentalista iruditu zaiku zenbait aldetan; interesgarri bai, baina maiz aski ideiologia argiegi bat sartu nahiak poesitasuna bera itotzen dio.

Ibon Sarasolak, Xabier Kintanak, Bernardo Atxagak eta Anjel Lertxundik ipuin bana dakarte, nork bere tankera bereziaz.

A. Zelaietaren lana, G. Arestirena dagoen bezalaxe periodismoa delako sailean ezarri beharko zen, nik uste, ANAITASUNAn jadanik publikaturiko artikulu bat baita, beltz baten istorio jakingarria bera.

Malgizon Arestiarraren asto lasterrak, asto arinak eta bestelako keria barbaroak atseginez irakurri ditugu; eta, dakusagunez, Arestik, bere tremendismoan badirau ere, ez du inoiz galtzen bere umore maltzur eta berezi hori.

Azkenik, Luis Haranburu-Altunaren eta Bernardo Atxagaren theatro lan bi datoz, biak onak, baina gure ustez bigarren autore honen obra bereziki.

Guztira, LURek eskainiriko liburu honek, Euskal Herriak gaur egun erakusten duen panorama heterogeneo berbera agertzen duela esan daiteke.
Eskatzeko: LUR editoriala, Villa Zutik, Paseo Arbola, Donostia.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak