kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Kosmodromo / Txillardegi / Haranburu editor, 1984

Kosmodromo Iñaki Camino / Argia, 1985-06-02

Txillardegik 1957, 1958 eta 1969. urtetan idatzitako lau ipuinen bilduma dugu honako liburuxka. Bi “Egan” aldizkarian atereak dira eta beste hirugarren bat flamenkeraz. Halarik ere, euskaldunok oso zaila genuen ipuin hauek eskuratzea eta argitaratu egin dira atzera ere.

Bata motza bestea luzea eta beste biak neurri ertainekoak. Bada bat, gizakia ilargira aurreneko aldiz iritsi zen garaian idatzia. Honek, gizakia robotak nola desumanizatu duen ematen digu aditzera, sendimenduen mugaketa razionalak dakartzan arriskuak salatuz. Bada beste bat, denetan motzena, Piarres deitutako mutiko gaiso batez diharduena. Bere eritasunerako ez dago ez osalaririk ez eta osagairik. Hasi dira bata eta bestea honen gaisotasunak igerri nahiean bera bakean utzi gabe. Ipuinak badu oinarri kritiko nabarmena. “Orangutanen ugartea” deritzana 1957.ean idatzia da, eta bertan, erlijioaren inguruko gogoeta bortitzez gain, gizakia eta animalia eta piztia beldurgarrien arteko antzekotasun errelatiboa ageri zaigu. “Eta ez ziren sekula itzuli”, 69. urtean izkiriatutako ipuin luzea dugu, flamenkeraz aspaldian ageri zena. Ipuinean barrena, Lapurdiko baserritar batek, mugerretar batek dauzkan buruhauste eta bakardade minak ikus daitezke. Honek ere, aurreko hirurek legez badu kritika izateko asmorik. Argi argia ageri zaizkigu Bidasoaz bestaldeko euskaldunek abertzaletasunaz dituzten burutapenak, edota, lanik eza dela eta Ameriketa aldera hanka egin beharra, turisten aurrean dantzariz jantzita agertu beharra ez denean. Ipuin honek duen oinarri ideologikoari, dena dela, jazki literario oso lortua antzematen zaio, gertaera erdiragarriak artoski azaltzen baititu idazleak. Hau da guri, gure subjetiboan, kontaeraren egituragatik nahiz beste arrazoi batzugatik, gehien gustatu zaiguna, arront igertzen baita besteetan ideologiaren zama. Halabainan, ipuin hauek kalean, joandako garai batzuren ordezkari egiati.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak