kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Euskararen historia txikia Donostian 1800-1998 / Koldo Izagirre / Susa, 1998

Hiriak eta hiriburuak Jose Jabier Fernandez / Euskaldunon Egunkaria, 1999-09-25

Saiakera bat da Izagirreren liburua, eta izenburuak ongi adierazten du gaia eta helburua: euskararen historia txikia egin Donostian, 1800 eta 1998. urteen artean. Noski, ahalegina zaila eta luzea da, eta Koldo Izagirrek egin duena, gehienbat, gaiarekiko lehen hurbilpena da, hitzak adierazten duen bezala txikia; hala ere, ziur gaude ez dela lan erraza izan eta eginiko saioak merezi duelako ekarri dugu hona liburua. Gainera, irakurketaren inguruan gomendioak egitea tentagarria izan ohi denez, hona hemen gure proposamen bat.

Saiakera honek bederatzi atal ditu. Izan ere, Koldo Izagirrek Donostian euskararen historia bi mendetan aztertu eta azaltzeko orduan, gai zehatz eta desberdinak aukeratu ditu: toponimia, auzoak, bertsolaritza, kazetaritza, publizitatea, irratia, eskola, kantagintza eta bukaeran historia baterako txatalak. Beste gai batzuk aukera zitzakeen, baina Koldo Izagirreren historia hau “txikia” izateaz gain, pertsonala eta subjektiboa da, zorionez.

Euskara eta Donostia hitzek gorroto eta maitasunezko istorio anitz ezagutu dituzte. Alde batetik mespretxuzko egoerak bizi izan badituzte ere, egia da harreman hauetan emaitza bikainak ere atera direla. Nolabait definitzekotan, harremanak amodio kontuetan bezalakoak izan direla onartu behar da. Eta ez soilik iragana eta aurreko historia batean, baita gaur egun ere. Horretarako, irakurri besterik ez dago orain dela gutxi argitaratutako euskararen erabilpenaren inguruko datuak, Donostiakoak, eta ohartu egun ere harreman mota hori dela ohikoena euskararen eta Donostiaren artean.

Hala ere, Koldo Izagirrek bere liburuan dioen bezala, onartu behar da probintzia euskaldun bateko hiriburu erdaldunak eman dituela euskararen emaitza ederrenetakoak. Hiri honek baserriari trufa egin dio eta karlismoa nagusi zen garaietan bere burua liberal aldarrikatzen zuen. Badirudi inguruaren aurka joateko edo bide desberdin bat hartzeko sen berezia izan duela.

Erbestearen bidetik

Baina, bestaldetik, ez gaitezen engainatu. Donostiak gutxitan izan du kutsu modernorik, eta azken honek oraindik deskubritu gabeko misterioa badirudi ere —agian bere ingurugiro geografikoaren eragina—, eta euskaldunok Donostiatik kulturan eta artean emaitza bikainak jaso baditugu ere, historian zehar azkeneko historia laburragoan geroz eta murritzagoak eta eskasagoak dira. Arrazoiak zein diren, misterioa da hori oraindik, baina ziur gaude euskararen historiak beste saiakera baterako ere ematen duela.

Koldo Izagirreren saiakerak irakurlearen arreta merezi du. Eta ez soilik tratatzen duen gai erakargarriarengatik, baita Izagirreren ikuspegi kritiko eta ironikoagatik ere, beti bezain era eta modu atseginean. Agian, gehienetan gehiago jakiteko gogoa gelditzen da, baina Izagirreren asmoa historia txikia egitea izan da, eta azterketa zehatzak egin beharrean xelebrekeriak aipatu eta hausnarketa interesgarriak egitea izan du asmo, ez baita gutxi.

Lehen esan duguna, irakurlearentzat liburu aproposa eta Koldo Izagirreri zorion beroenak liburu hau eta ondorengoagatik.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak