« Leibniz deskiribiltzen hasi | Ahotsaren bila »
Oroituz / Jon Arretxe / Elkarlanean, 1998
Zaharrak zahar,berriak berri Jose Jabier Fernandez / Euskaldunon Egunkaria, 1999-03-20
Gure literaturan Jon Arretxe kasu berezia bihurtu da. Gurean ez baita ohikoa hain denbora gutxian honelako obra oparoa eskaintzea. Guztira, azken urte hauetan, Jon Arretxek sei lan argitaratu ditu: Tubabu eta Tuparen seme-alabak bidaia kronikak, Hakuna Matata eta Ostegunak ipuin bildumak, Harresi Handirantz haur kontakizuna eta Urrezko triangelua nobela laburra.
Ezohikoa den produkzio oparo honek, gainera, beste berezitasunik ere badu: orain artean argitaratutako lanek ez dute orrialde kopuru handirik izan. Bestalde, murriztasuna orrialde kopuruan ez ezik estiloan ere islatu izan du Arretxek, eta, ondorioz, bere liburuetan erabiltzen duen idazkera ere sinplea da, zuzena eta argia. Laburpenerako joera hau sentimenduetan ere nabaritzen da, ez bere istorioek sortu dezaketen zirraran —hori bakoitzaren sentipenetara eta sentitzeko moduetara mugatzen da—, Arretxek bere istorioak kontatzeko duen eran baizik. Orain arteko grina, bere alderdi ezkutu hori ez erakustea izan da.
Beste bi ezaugarriak nabarmenagoak dira. Lehenengoa, maiz, edota hobeki esanda aldizka, argitaratzeko joera da, azkenaldi honetan Durangoko Azokari hutsik egin gabe. Bigarrena, Arretxe bidaiari amorratua den neurrian, bere liburuek bidaia hauetan ezagutu eta bizi izan dituen esperientzietan oinarrituta daudela —dena dela, baieztapen hau nahiago dut zalantzan jarri, kontatutakoak irakurri ondoren—. Azken ezaugarri hau Ostegunak ipuin bilduman baztertu egin bazuen ere, lan hura ere bere errealitatean eta inguru giroan oinarriturik zegoela nabari zen.
Bere liburu berria eleberri bat da, eta azken bi ezaugarri hauek betetzen baditu ere —Indian barrena egindako bidaia da istorioaren ardatza—, hasieran aipatutako ezaugarrietan aurki ditzakegu aldaketak. Liburu honek orrialde kopuru handiagoa du baina, batez ere, estiloan eta gaiaren tratamenduan eta garapenean daude aldaketak. Hemen aurki dezakegu Arretxe berria edo, behinik behin, desberdina.
Arretxe desberdina eta… helduagoa?
Oroituz eleberriak mutil gazte baten istorioa kontatzen digu. Bidaiari amorratua, Indiara joaten da. Bertan, Indiako erlijio eta gizarte desberdinak aztertu nahi ditu —budismoa eta hinduismoa batez ere—, beraietan zerbait ikasi aldera. Azken batean, bidaia honetan pertsonaia konturatu egiten baita bidaiekiko bere zaletasuna, zer den ez dakien baina bilatzen duen zerbaiten lasterketa dela. Baina mutila ez dago bakarrik, neska du itxoiten, bidaiak noiz amaituko.
Ondorioz, liburuak biltzen duen bidaia bitarikoa da. Alde batetik, bidaia fisikoa da, pertsonaiak Indian barrena egiten duena. Bestetik, bidaia izpirituala da, eta honek gero eta indar gehiago hartzen du eleberriak aurrera egin ahala. Bidaia hauen deskribapenean, narrazioan Arretxek aurreko bere ildotik jarraitzen badu ere, aldaketak nabarmenak dira.
Honela, sentimenduek murritzak eta nahikoa laburrak izaten jarraitzen badute ere, Arretxeren luma aberastu egin da oraingoan, eta lehenagoko isiltasunak orain adierazpenarekin lotzen ditu. Burutik eta adimenetik baino gehiago, bihotzetik eta adimenetik datoz orain sentimenduak. Eta aldaketa hau bai estiloan eta baita sortzen dituen zirraretan ere nabaritzen da.
Oro har, liburu interesgarri bat da hau, eta Arretxeren lana bikaina izatera heldu ez bada ere, azken aldaketa hauek bide horretan lagunduko diotela igartzen da. Hala ere, oraindik baditu hobetu beharreko ak. Estiloan eta idazkeran inplikazio handiagoa faltan botatzen da oraindik, istorioak azken herenean beherantz egiten du zertxobait, eta, batez ere, bukaera errazegia suertatzen da amaierako sorpresa igaro ondoren. Baina horretarako, amaieraz hitz egiteko, hobe da liburua irakurtzea. Zuen iritzia izango baituzue hartara. Ahaleginak merezi du.
Detaile xume bat
Adania Shibli
Jon Jimenez
Antzerkiaren labirintoan I
Ander Lipus
Amaia Alvarez Uria
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Jon Jimenez
Uztapide eta Xalbador
Pako Aristi
Mikel Asurmendi
Barkamena existituko balitz bezala
Mariana Travacio
Jon Jimenez
Monogamoak
Iñigo Astiz
Paloma Rodriguez-Miñambres
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Joxe Aldasoro
Lanbroa
Pello Lizarralde
Mikel Asurmendi
Sorginak, emaginak eta erizainak
Barbara Ehrenreich / Deirdre English
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Mikel Asurmendi
Gerezi-denbora
Montserrat Roig
Amaia Alvarez Uria
Presbiziak lagundu omen digu
Edu Zelaieta
Mikel Asurmendi
Itsaso amniotikoa
Oihane Jaka
Aitor Francos
Itzulpena-Traducción
Angel Erro
Jon Jimenez