« Gizartea aurka | Ugalderi omenaldia »
Abere madarikatuak / Antxon Gomez / Susa, 1997
Basozainaren kondairak, saizuriaren lumatik Mikel Aldalur / Euskaldunon Egunkaria, 1997-11-01
Gasteizen jaio eta aspaldian Aian bizi den Antxon Gomezen lehen liburua da Abere madarikatuak hau. Azken hamaika urteetan Pagoetan basozain izan denak, gainera, ohiko ipuin edota eleberrietatik aldenduz idatzi ditu lan honetako orrialdeak eta emaitza, ezinbestean, berria bezain interesgarria da. Egileak elkarrizketaren batean eta aurkezpenean bertan esan bezala, hiruki baten isla da liburua. Animalia basatien munduak, animalia hauek gizakiekin duten harremanak eta mitologiak osatzen dute hirukia. Orrialdez orrialde nabari da Gomezek animalien mundua eta mitologia, euskalduna ez ezik beste herrietakoa ere, ederki ezagutzen dituela. Liburua osatzen duten sei ipuinotan barrena irakurlegoari bere ezagutzak agertzen dizkio, beti ere ipuin gisa literatura moduan aurkezturik.
Sei ipuin hauen irakurketa, beraz, animalia basatien mundua ezagutzeko era atsegina bihurtzen da. Ipuinotan biltzen diren animalia guztiek —otsoa, azkonarra, igaraba, itsas-txakurra, gepardoa, hartza, saizuria,…— Euskal Herriarekin eta bere mitologiarekin lotura estua dute gainera eta, ondorioz, Euskal Herriaren historia eta mitologia ezagutzeko orrialde aproposak dira Abere madarikatuak honetakoak.
Natura, euskal mitologia eta abereen mundua uztartuz idatzitako liburu honetan sei ipuin biltzen dira, bakoitzak animalia bat oinarri duela, Saizuria, ostera, sei ipuinen arteko lotura gisa agertzen da. Zenbait pertsonaia ere, bestalde, ipuin batean baino gehiagotan agertzen dira, hauek beste behin uztartuz.
Patariaren itzulera izeneko lehen ipuinean, euskal lurretara otsoak egin itzulera du hizpide idazleak. Bigarrenean, Ortzadar-amuarrainak lapurtzen zituen igaraba izenekoan, Arabako mendialdeko igarabak dira protagonista. Bardeetako tigretxoak ipuinean gepardoak Euskal Herrian izan zirenekoak dakarzkigu gogora Gomezek. Gepardoak Bardeetan irudikatzeak bat baino gehiago harri badezake ere, bada hori horrela izan zela sinesteko arrasto sendorik. Liburu hau irakurri besterik ez dago horretarako. Hartz orazionea ipuinak animalia ezagunari buruzko mitologia ematen du ezagutzera, guztia ipuin gisa aurkeztua, noski. Zilarrezko azkonarra deituan, berriz, gizakiaren eta animalia honen arteko gora-beherak gogorarazten zaizkigu. Azken ipuina, Irlandako itsas-txakurra, Irlanda eta Euskal Herria lotu eta bi herrien arteko harremanen istorio ederra osatzen duen narrazioa da. Ipuinok, bestalde, Euskal Herriko historian barrena ez ezik, gure geografian barrena ere egindako bidaia badira. Izan ere, Gomezek sei ipuinok herrialde ezberdinetan kokatu baititu, euskal ohiturak eta mitologia ahalik eta hedapen geografiko handienarekin agertuz irakurleari.
Egia esateko, merezi izan badu ere, lan zaila da egile berri honek hartu duena. Animaliak, esaterako, ez ditu humanizatu, eurek ez dute hitz egiten eta, beraz, ez zen erraza izango horiei emandako tratamendua atzematea. Egileak berak ere badaki hori, “animalien gaia ukitzen denean bi joera nagusi daude. Bata, National Geographic-en moduan, dokumentalak egitea da, animalien inguruko azterketa zientifikoa, eta nik literatura egin nahi nuen. Bestea, irakurlearen arreta pizteko, animalia humanizatzea, karikatura bat egitea, Disney-k egiten duen bezala”. Gomezek, ordea, bi joera horietatik ihes egin du eta hori nabarmendu nahi dugu egile berri honek lan zaila hartu duela esaterakoan.
Lortu du, ordea, nahi zuena eta animalien izaera mantenduz eman ditu ezagutzera hauek gizakiekin dituzten arazoak. Idazkerari dagokionez, ez da zilegi deskribapenen indarra aipatu gabe uztea. Orain artean gutxik bezala dakarzkigu Gomezek euskal mendi, bailara, haran eta giroen deskribapenak. Naturaren argazkiak dira liburu honetako orrialdeak, baina literaturaren kolorez margotuak. Saizuriaren lumarekin.
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo