« Basozainaren kondairak, saizuriaren lumatik | Bestiarioa »
Martin Ugalde / Anjel Lertxundi / Andoaingo Udala, 1997
Ugalderi omenaldia Javier Rojo / El Correo, 1997-11-05
Andoaingo Udalak ematen dituen Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako azken edizioan, Ohorezko Aipamena egin zitzaion Martin Ugalde kazetari eta idazleari. Aipamen honen osagarri gisa liburuxka hau argitaratu du udal horrek. Idazlan honetan Anjel Lertxundik, alfabetikoki, beste liburu batzuetan egin izan duen bezala, ia-ia hiztegi bat izango bailitzan, Martin Ugalde hobeto ulertzeko zenbait giltzarri erakusten dizkigu, glosa batzuen bidez. Hortaz, Ugalderen beraren hitzen ondoan, eta hitz horiek abiapututzat hartuta, Lertxundik aletzen dituen hausnarketak plazaratzen dira bertan. Hiztegi gisa antolatuta dagoelarik, hasi “Askatasun” hitzarekin hasten da eta Martin Ugaldek idatzitako hitz hauekin: “Denon askatasunak egiten gaitu libre”. Liburuxkan zehar hainbat mintzagai desberdin agertuko zaizkigu: Espainiako Gerra Zibilaren ostean Hegoamerikan, Venezuelan hain zuzen, jasandako deserria, eta honi esker (egoerarik txarrenetan ere alderdi ona aurkitu ohi dela frogatuz) ezagutu zuen bigarren aberria; hango literatura; kazetaritzari buruzko egitasmoak… Liburu txikia baina oso interesgarria euskal kulturaren langile hori ezagutzen laguntzen diguna, Martin Ugaldek merezimendu osoz jaso behar zuen omenaldi apala, errespetuz eta leialki egina.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi