« Ipuina haragi egin zenean | Kolore askotako zeppelinak gure literaturan »
Inazio Muniberen abenturak / Felipe Juaristi / Olerti Etxea, 2001
Umore marxista Javier Rojo / El Correo, 2001-07-04
“Inazio Muniberen abenturak” izenarekin argitaratu da Felipe Juaristiren azken literatur lana. Ipuin luzetzat zein nobela laburtzat har daitekeen istorio honetan idazleak umore absurdotik oso hurbil dirudien txantxa moduko bat proposatzen dio euskal irakurleari, edozein narraziotan agertu ohi diren osagaiekin jolastean. Gauzak honela, narratzailea eta narratarioa, pertsonaiak eta gertaerak, denboraren eta espazioaren tratamendua kontakizun bat eraikitzeko erabiltzen diren elementuak diren neurrian, jolas edo txantxa honetarako lehengai agertuko dira, Euskal Herri batzuetan serioegi eta zurrunegi honen lepotik barre pixka bat egin nahi duen idazlearentzat. Bere narrazioan jainko txiki bromazalea bailitzan mugitzen da narratzailea, protagonistari, Inazio Munibe izeneko gizajo honi, gorriak pasaraziz. Izan ere, protagonista alderdi politiko sekretu baten partaidea baita, eta istorioan horren haritik gertatzen zaizkionak kontatzen baitira, partido horren funtzionamendu paranoikoa mintzagai. Gai politiko honi lotuta, idazleak umore marxista egiten duela esan daiteke, alderdi sekretu horretako partaideek Marx (Karl) aipatzen dutenean, beste Marx bat (Groucho) ekartzen baitute gogora.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi