kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Tigre ehizan / Aingeru Epaltza / Elkar, 1996

Neurri-neurrikoa Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1996-12-28

Beste ezer baino lehen, esan dezadan Aingeru Epaltzak eleberri hunkigarria ekarri digula oraingo honetan: Tigre ehizan. Bere laburrean, nobela hau neurri-neurrikoa dela da irakurtzen amaitu berritan esan dezakedan bigarren gauza. Ondoren, irakurleari biziki gomendatu ahal diot liburu hau irakur dezan, eta horretan utzi gaurkoz nire zeregina. Kazetaritzan neurriak agintzen du, ostera. Ezin hau hain laburra egin.

Nire gomendioaren arrazoiak ematen hastekotan, neurriaren gora-behera horri ekinez has naiteke. Aingeru Epaltzak gertaleku bitan, Venezuela eta Larresoro, egun berean Martin aitak eta Martintxo semeak bizi dituztenak hartu ditu kondagai, esku batean Venezuelako gertaeren haria eta bestean Larresorokoena hartu eta, hariotatik txandaka tiratuz, maisutasunez garamatza azkeneraino.

Maisutasuna aipatu dut, bai, hari biri tiratuz txandaka kondatzen diren istorioetan irakurleak gehienetan batekoak izaten baititu gogokoago bestekoak baino. Egia da niri behintzat Larresoroko gertaerak doi bat interesgarriago egin zaizkidala baina, hain doi ezen, bestela ez zen ezta humano ere izango. Kontua da badela esperimentuzalea ez den irakurlerik ere, eta ez nukeela, teknikokeriak direla eta, horietako bakarra ere uxatu nahi. Epaltzak kondatu nahi izan digunak, eta idazleak kondatu nahi digunak bere autonomia dukeela emanik ari naiz, narraziobide hau berau eskatzen zuen.

Tigre ehizan honetan kondatzen zaigunak bere autonomia duela bigarrenez emanik, Aingeru Epaltza nafarrak erabili dituen hizkuntz-erregistroak, batez ere bizkaiera eta lapurtera, elaberriak ezinbestez eskatzen zituela esango nuke. Inork Ur uherrak hartan nafarrera lartxo zegoela usten baldin badu, bego lasai, honetan ez baitu, nire ustez, hizkuntzaren gehiegizko zama nabarituko. Ezta aipatu euskalkietan moldatzen ez direnek ere. Eta uler bedi ondo, ez diot Ur uherrak horretan hizkuntzaren zama astunegia denik; aurriritziak baztertu gura da nirea. Aingeru Epaltza behin eta berriro ari zaigu estiloa zer den erakusten. Ildo horretan ere, liburu hau bikaina da.

Amaitzeko, eta mamiaz, zer? galdetuz gero, ni neu hasierakora itzuliko nintzateke. Mamia hunkigarria du liburu honek. Bada, horretaz beste ezer esan ez badut gehiago esatea irakurleari atseginaren apur bat kentzea litekeelakoan egin dut.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak