kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Suetena Belfasten / Imanol Murua Uria eta Humberto Unzueta / Susa, 1996

Belfasten eta Berastegin Luis Fernandez / Euskaldunon Egunkaria, 1996-06-29

Badituzte loturaren batzuk euskal abertzaleek eta Irlandako errepublikazaleek, eta horietako bat da katolikoak garela, liburu honetako egileetako batek onartu duen bezala. Lotura hauen ondorioz, peregrinazioan joaten da hainbat euskaldun Ipar Irlandara, eta horrelaxe betetzen dira Belfasteko kaleak euskaldunez abuztuan. Aurten ere joango dira mordo bat: batzuek Suetena Belfasten eramango dute besapean, eta gida ona izango zaielakoan nago, Belfast eta Irlanda ezagutzen ez ditudan arren. Liburu honek jaso ditu laudorio batzuk irten eta berehala. Ez da xumeena izan Deia-ko politika orrietan aipamena jasotzea. Hemen gaizki jarri beharko genuke akaso, oreka apur bat egiteko, baina ez dugu hala egingo. Txaloa merezi dute Unzuetak eta Muruak.

Kazetari liburu batek eragin dezakeen sentsaziorik onena inbidia da. Bizitakoen kronikak irakurlea liburuko une eta tokietan bertan egoteko irrikitan uzten duenean, asmatu egin du kronikagileak. Hala gertatzen da Suetena Belfasten irakurtzean. Abentura gosez utzi gaitu, inbidiatan.

Abentura diot, eta ez egileek dramatismo bereziz hornitu dutelako kontakizuna. Sueten garaia da, gogoratzen digute behin eta berriro, eta hortaz, ez omen du meriturik gerrarik gabeko gerra parajean ibiltzeak. Beren bizipenak kontatzean, Muruak eta Unzuetak umiltasun puntu batekin egiten dute, kasualitatez edo nahigabean ariko balira bezala. Protagonistak irlandarrak direla gogoratzen digute behin eta berriro, eta eurak turista gisa azaltzen zaizkigu kasik.

Eta turista despistatuaren ironiaz hornitu dute kontaera. Umorea dario liburuari hasieratik amaierara, eta umore fin horrek pasarte guztiak ukitzen ditu, baita dramatikoenak ere. Ondorioa, hemendik edo handik har daitekeen liburua da: pasarte politikoak (unionistei buruzkoak bereziki interesgarriak), gizarte bizitzaren kontuekin nahasten dira, eta batak bezain interesgarriak dira besteak. Doinu bera du liburuak hurling jokoa zer den esplikatzean, eta atentatuak jasan dituztenen testigantzak jasotzean. Interes doinu bera, esan nahi dut, eta hortaz, ez du asperraldirako aukerarik ematen. Bi kazetariok zein ederki banatu duten lana ikustea ere inbidia emateko modukoa da (beste kazetari baten ikuspuntutik, bederen).

Inbidiatan geratu gara, azkenik, Euskal Herriko gatazkari buruzko antzeko zerbait irakurtzeko. Aste honetan bertan, adibidez, ekintza etenaldi labur hau dela eta… Ez da inon argitaratuko benetako erreportaia interesgarririk, ez dugu irakurriko —seguru nago— Muruak eta Unzuetak Belfasten egindako kronika edo analisiaren parekorik. Ez EGUNKARIAn, ez beste edozein euskal mediotan. Suetena Berastegin idazteke dago.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak