« The until now new complete Irastorza | Heldutasunaren talaiatik »
Bacchabunda / Luigi Anselmi / Pamiela, 1992
Ardoaren graziaz Amaia Iturbide / Euskaldunon Egunkaria, 1996-06-08
Luigi Anselmi, nahiz eta poema-liburu desberdinen egile izan, beti poema-liburu bera idazten ari da. Zoo ilogikoa-n hauxe irakur genezake: “Ardi krudel eta otso apalak / Denok batera osatzen dute / ene ametsetako zoo ilogikoa…” (13 or.) eta Desiriko alegiak-en: “Hiriak duen irteera bakarra gaua da, eta bertatik deserri edo hobeki esan, desirirantz egiten dugu ihes…” (7 or.). Hirugarren poema-liburu honetan ere, Bacchabunda-n (Pamiela, 1992), itxuraldaketaren gaia harrapatu du, hiriko gauetan eta ardotan bustita.
Azpitituloak (Catulus-en omenez) iragarri bezala, hedonismoari egiten zaio gorazarre (irakurlea ohar bedi, bidenabar, liburu barruko irudietako bat Gil Bera poeta filosofikoarena dela). Itxuraldaketaren bidez zer lortzen du poetak?: ihesa, Merce Rodoredak bere Espejo roto-ren hitzaurrean apuntatzen duenez, askatasun-moeta bat dena. Horretaz gain eta aipatutakoari jarraituz, itxuraldaketa berezkoa da, bizitzarekin batera jaio eta garatzen baita hedonismoa bezala, beraz, debeku bako eremuari dagokio, non dena gerta litekeen.
Luigi Anselmik bere itxuraldaketetarako leku eta denbora jakin batzuk hautatzen ditu, sinbolo bihurtuz: hiria eta gaua. Hiri hori Bilbo da (Luigik Jon Juaristik bere Bilborako asmatu duen Vinogrado izena adoptatuko du), zoo ilogikoa edo desiriko alegien eszenatokia: “Hiri lohi eta ezain hau / eder bilakatzen da gauez” (34 or.). Bilbo hiriaren ezaugarrietako bat une batetik bestera aldatzeko duen abiada da, zaku bete desordena eta iruntzi izatearena. Ez da hiri egina, baizik eta bizia eta beti erdi desegina, guztiontzako lekutxo banarekin. Eta Luigi Anselmik bere txokoa aurkitu du Bilboko gauetan, ardo-kimika eta alkimiazko gauetan. Itxuraldaketen eskutik zenbait kontraste zoragarri, egoera eta joku harrigarri-barregarri eskainiko dizkigu, amesgaiztoak ustelak diren erreinuan. Poesia honetan ustegabeko ordezkatzeetan mingarria edertasunarekin aldizkatzen da, tentsioa malgutasunarekin, trapezio txikiak marraztuz. Itxuraldaketa-moeta hau ere badabil Juanra Madariagaren Elaien ausardia-n gaindi.
Izan ere, itxuraldaketaren indarra izugarria da. Ez da harritzeko Sergio Leone-k Robert de Niro-ri buruz behin esan zuena: “Ez da aktore bat, kamaleoi bat baino”. Itxuraldaketa bizitza bera ez ezik, bizitzaz haruntzagokoa ere baita.
Honez gero, Luigi Anselmi ehuntzen ari den gau armiarmasaretuan irakurle bat baino gehiago paseiatzen egongo da, Bacchabunda izeneko hankaz gorako puzzlearen zoo ilogikoan zehar.
Aresti edo Bilboko eszenatoki errealaren bermetasuna. Luigi Anselmi edo Bilboko fikziogauen partitura.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi