kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Bazko arrautzak / Mikel Hernandez Abaitua / Elkar, 1995

Fantasia gratuitoa ez Amaia Iturbide / Euskaldunon Egunkaria, 1996-02-17

Euskal literaturan errealismo baten bila abiatu diren idazle horietariko bat dugu Mikel Hernandez Abaitua.

Egile honen eginkizun literarioa kokatzeko Iñaki Bernaolak M. Hernandez Abaituaren Etorriko haiz nirekin? eleberriari buruzko artikulu batean idatzirikoa dakart: “Tesi soziopolitiko batekin ados egon daiteke edo ez. Errealitateari hurbilketa-saioak egiten saia gaitezke edo, bestalde, errealitateari gibela eman eta kitto. Batzuk musikazale izango dira, eta beste batzuk, ordea, gor-gorrak. Baina tesi-nobela bat zintzo idazten denean, errealitate soziopolitikoari interpretazio bat emateko lana seriotasun literarioz hartzen denean, eta literatura eta musika uztartzeko ahalegin oro, datorrenetik datorrela, estimagarria da oso” (musikarena idazleak berak nobelarekin batera oparitzen zuen zintari dagokio, M. Hernandez Abaitua rock and roll zalea baita eta Literatura eta Rock and Rolla izenburuko liburuaren egile).

Komentatzera noan Bazko arrautzak (Elkar, 1995) sei narrazioz osatutako liburua dugu. Ipuinotan fantasia eta errealitatea nahasirik daude, fantasia beti errealitatea interpretatzeko zubia edo bide delarik. Ipuin bakoitza desberdina bada ere, elkarrekiko erreferentziak usu agertzen dira, halanolako osotasun baten xerka eta baita irteera arraroko edo irteera-ezak sortzen duen itomena agerreraziz eta itzuliz ere.

Bazko arrautzak irakurri eta atoan Kaika gogoratu zait eta zehazki bere itxuraldaketa, narraziootan egoera absurdoak nonahi baitaude; protagonistak etsipenaz eta beldurraz asaldaturik agertzen dira, bakardade, nazka eta errudun-sentimenduez, bere buruekiko ez ezik besteekiko ere arrotz bilakatuz; errealitatea eta fantasia elkar nahastuta lokamutsa datorkigu, planu arrunta ohi ez bezalakoarekin tartekatuta. Gizakia zientzia-fikziozkoa dirudien hirian ezdeusa da, irteerak bilatzen ditu baina alferrik, deshumanizazioa munstro erraldoia baita eta hatzapar anitzekoa.

Hala ere, bi puntu zalantzakor dakuskit: bateko, prosa agian estandarregia eta besteko, zenbait pasartetako tentsio-falta, kontakizuna moteltzen duena.

Bizitza hau txantxa astun bat dela eta literatura, txantxa are astunagoa, uste dutenek ez dute damu izango Bazko arrautzak irakurri izana. Bizitza anker hau, non askotan lilura saskibaloi-zelai batera bakar-bakarrik murrizten den, zeharkatzeko edo superbizitzeko beharrezkoa baita azal minberaren ordez, mimetikoa eramatea eta, Itxaro Bordaren poema-liburu baten izenburua parafraseatuz, kokrodil bat bihotzaren ordez.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak