« Oroimenean arakatzen | Ateo baten gogoetak »
Auto-stopeko ipuinak / Pako Aristi / Erein, 1994
Profesionaltasuna edo noranahikotzea Amaia Iturbide / Euskaldunon Egunkaria, 1995-11-18
Raymond Chandler-ek “Ez adiorik” idatzi baino lehen urteak bazeramatzan gidoigintzan eta bestelako idazle lanetan. Ez da harritzekoa, bada, Ez adiorik eleberriaren mailaren tamaina. Pako Aristiren luma herdoilgaitza jadanik eskuak bete lanetan iharduna zen nekazal mundu itxia parodiatuz sail beltzeko trilogia (Kcappo, Irene eta Krisalida) argitaratu zuenean. Gazte-literaturan aritzeko abagunerik ez du galdu (esaterako Martinellok ez du kukurik entzuten, Martinello eta sei pirata, Zazpi pirata balsa batean edo Miren, Garbiñe eta sorgin baten komeriak) irakurketa atsegin eta entretenigarriak asmatuz. Saiakeran ere ibilia da (Euskal kantagintza berria), poemak idazteko manerak ere bereganatuak ditu (Iraileko ipuin eta poemak) eta nola ez, bere kazetaritza-ogibidearen ezpaleko erreportaia gaurkotasunez beteak (Bezperan entregatu nituenak), adibidez.
Esku artean dudan liburua, ordea, aurretik aipatutako, literatur-generoetatik landako beste bat da, ipuingintza, izenburuak berak adierazten duenez: Auto-stopeko ipuinak (Erein, 1994).
Hogeita hamaika errelato labur dira, bizitzaren gogorrean eta absurdoan aparkatutako ipuinak. Kontakizun bakoitzaren azpian protagonistaren erretrato-robot bat dago. Honekin zera adierazi nahi da, idazlea irakurtzailearen ezinbestekotasunaz jabetu dela. Pako Aristiren literaturan irakurleak laster asko harra sentituko du, ikusmina suspertuz. Erretrato-robotarekin batera, flash-back-ak, detaileen inpaktoa, zentzu askotako premisa eta ondorioak, eta, batez ere, hizkera grafikoa aipa daitezke. Hiztegitik kanpoko adjetibo plastikoak aho batez eta aho batez onartzen dira.
Berehalako idazle-ospea eman zion trilogian ikusi zenez, baserriaren xuritasunak eta euskal arraza garbi eta harrijasotzaileak jai dute Pako Aristirekin. Kcappo, Irene eta Krisalida-ko sexuaren eta bortizkeriaren arteko tremendismo cocktaila ageri da auto-stopeko ipuinotako zenbait pasartetan eta, baita ere, herrikoi kutsuko umorea. Neurriz gainezkakoak eta bapatekotasunaren ustegabeak markatzen dituzte prosaren erritmoa eta misterioa. Ipuinok ironikoak dira. Kcappo, Irene eta Krisalida-ren beltz konnotatibo hura ez da oraingoan hain beltza izango eta horrela Papillons noirs ipuinaren hasieran diosku: “Beltza ez da berez kolore bat. Esango nuke kolore guztien gabeziak uzten duen ezerezaren forma dela beltza deitzen dugun hori” (32 orr.).
Izan ere, adiera erakartzeko tajuz landutako itxura eta adierazlearen barruan mezua dakarkigu Pako Aristik, trajediarekiko begirada ironiko eta samurra, bizitzaren zama astuna bizkarrean eraman beharrean, irrifarrean azalduz. Idiliko eta erromantikoa (hauek bakarrik bizitzaren leungarri dira eta direnean) baztertuz, errealitatea den-denean, hots, hondoa jota aurkeztu digu, bera gizakiaren alboan jarriko delarik. Bizitzatik bertatik aterako ditu gaiak eta jazoerak, umorez atondutako plater fresko bezain garratzak zerbitzatuz. Egundokoak esateko aurpegiaz Pako Aristiren lumak etorkizun oparoa du. Zernahitarakoa da, edotariko gaietan benturazale, nondinahiko airetara dantzari. Eta bere hitz jarioa probetxugarri zaigu, edozein belar pila ez baita meta.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez