« Poeta heroia | Existitzeak dakarren ardura »
Lur bat haratago / Joan Mari Irigoien / Elkarlanean, 2000
Lur bat haratago Julen Garate / Maxixatzen, 2001-06
Joan Mari Irigoienen nobela hau euskaraz idatzi izan den mardulenetarikoa izango da. 650 orrialdeetan Joanes Etxegoienek bere maisu izan zen Jaun Andreri bere bizitzako pasarteak kontatzen dizkio, hasi bere aitona eta birraitonaren kontuekin eta Joanes beraren zahartzaroko kontuekin bukatzen du.
Idazleak, Axularrek bere garaian erabiltzen zuen euskara eredutzat hartu du, “Axularren skribatzeko moldeen eta stiloaren oihartzunak nabarituko dituzu enean” hitzaurrean agertzen den esaldian garbi dioen bezala. Hasera batean ez da erraz ulertzen, hiztegi bat alboan edukitzea komenigarria da, nahiz eta liburuaren kontrazal barrukaldean “barrokoaren kutsua, baina aldi berean ulertzeko erraza” esaten duen arren, niretzat ez da inondik inora ere irakurterreza. Horregatik komeni da liburu hau lasai-lasai, presarik gabe eta denbora libre asko daukagunean irakurtzea, oporraldi batzuetan adibidez.
Behin arazotxo hori gaindituz, kontatzen duen historiak harrapatu egiten zaitu. Nafarroako XVII. mendean jendea nola bizi zen oso ongi isladatzen du, nabarmena da aurreprestaketan ordu asko pasa zituela idazleak.
Baina nobela XVII. mendean kokatuta egon arren, idazleak bidali nahi digun mezua gaur egunerako ere oso baliagarria da. Hainbat pasartetan libertatea aipatzen du, gizartearen dogmatismoaren aurrean, LIBERTATE PERTSONALAREN beharra aldarrikatuz. Horretxegatik gomendatu nahi nuke liburu honen irakurketa, libertate pertsonalak gaurkotasuna baino gehiago “betikotasuna” duen gaia delako.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez