kritiken hemeroteka

8.711 kritika

« | »

Garraren eta karroiaren margoak / Juan Karlos Lopez-Mugartza / Euskaltzaindia-BBK, 1994

Azalaren mintzoa Amaia Iturbide / Euskaldunon Egunkaria, 1995-05-28

Esku artean dudan poemarioa, “Garraren eta karroiaren margoak” (Euskaltzaindia-BBK, 1994) izenekoa, Juan Karlos Lopez-Mugartzarena da, azala eta irudiak Iñaki Billelabeitiarenak direlarik. Felipe Arrese y Beitia Saria irabazi zuen 1993an.

Bost ataletan tajutua, munduaren sorreraz eta ondoko egutura-moldaketa historikoaz dihardu, honako mezu hau igorriz: historia herri xeheak egina da, esklabu eta galtzaileek, eta ez jauntxo eta ugazabek. Intrahistoria dakarkigu, hizkera indartsu eta estratoz estrato mailakatu baten bidez. Adierazpen bortitzerako joeraren abiapuntua izenburuan bertan dago, non historia dinamizatzeko garra eta karroia aukeratzen dituen, bi zirrara kontrajarri, bi irudi ernari eta, bidenabar, mingarri. Une oro ispiluaren bi aldeak isladatuko zaizkigu, aratza eta zikinarena, gozamena eta oinazearena, poza eta beldurrarena… izekiz eta motelduz.

60ko hamarkadan, poesia soziala pil-pilean zegoenean, bidegabekeriaren kontra zuzentasuna mahukutsik aldarrikatu ohi zen. Garaiak aldatu dira eta moduak ere bai; baina nahiz eta mundua aurrerantz doan, injustiziak hor dirau. Lopez-Mugartza horren jakitun izanik “Hil iharrausia…-n” lerro gazte eta iraultzaileok idatziko dizkigu: “arrosaren gorria arantzen doluminarekin elkartu duenak / aro berri eta askeak sor ditzan arteraino” (44. or.). Baina mahukutsik oldartu beharrean, koloreen sinbologipean arropaturik agertuko da, margoak izango ditu isilpeko lagunak kolore-mugen arauera banatutako liburu bildu honetan zehar. Eta hizkera lau eta erraza erabili beharrean, hitz dialektalak eta gutxi ezagutuak hartuko ditu, begi-bistakoa laket ez, eta ilunabar ezkutuen altxorren bila.

“Horiaren herria…” basamortua da, eta delako hori hau Bernardo Atxagaren “Etiopia-ko” beilegitik ez dabil urrun. Gizakia ez da agertuko huts hutsean, baizik eta jantzien eta koloreen espetxeratze leun-eztizkoen barruan. Azokaren koloreak dira bizitzaren sinbolo, beroaren eta hotzaren arteko dialektika, ongia-argiaren eta gaiztakeria-iluntasunaren artekoa. Albert Camus, gizon matxinatua, mintzatuko da.

“Urdinaren argia…-n” antzinaterako bidaia egiten da, non kobazulo, sorgin, akelarre, saguzar, sagar edo zuhaitz debekatuaren irudiekin topo egin dezakegun “buztinarekin bat egin arte” (35 orr.). Gizateriaren bakardadea eta karroiaren latza azpimarragarriak dira eta bitarte txuria mututasunaren bisaia dugu.

Aurreko koloreetan gaindi erromesaldia egin ondoren, “Orlegiaren hazia…-ra” iritsiko gara. Liburu horiarekin hasi zen, basamortuarekin, eta bukatu da orlegiarekin, lorategiarekin, edo beste hitz bat erabiliz, itxaropenarekin “ezbizia, betirako, bizitzarekin kateatu dela onartzen dut” (58 orr.) baieztatzen baitigu Lopez-Mugartzak.

Koloreen sinbologia maskaratu hau tonu kadentziatsuz adierazia adiskide dut.

Azken kritikak

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Mikel Asurmendi

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Maialen Sobrino Lopez

Zerua hemen
Oihana Arana

Asier Urkiza

Café Mokka
Jabier Muguruza

Nagore Fernandez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Iraitz Urkulo

Erbeste
Juan Garzia

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak