« Zerotik abiatzen denaren independentzia | Gerraosteko giro itagarrian »
Ipuin ankerrak / Herodoto (Juan Mari Mendizabal) / Erein, 1994
Mendekuaren ederra Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1995-03-05
Erregeak, printze-printzesak, zaldunak, neska ederrak, patua, patuaren aurkako ahalegin antzuak, mendekuak… batez ere mendekuak aurkitzen ditugu Juan Mari Mendizabalek euskaratu dizkigun Herodotoren ipuin anker hauetan, eta baita liburuaren amaieran dagoen eta Herodotoren edozein bezain ankerra den Ovidioren “Filomela eta Prokne” ipuinean ere; mendeku anker, errukigabe eta eredugarriak, baina, batez ere, mendeku ederrak.
Liburuaren kontrazalak dioen moduan, “kristautasunaren eraginetik urrun, errukirik gabeko mundu heroiko eta arkaikoan gaude”. Euskaraz gutxitan ezagutu eta dastatu dugun mundua da mundu heroiko eta arkaiko hori, eta Erein argitaletxearen “Milabidai” saileko liburuxka honek aukera bikaina eman digu horretarako, “eguneroko abagune, itxaroaldi, bidaia eta, larrituz gero, insomnio baterako ere lagun aproposa”, sail honetako liburuen atzeko orrietako batean irakur daitekeen moduan.
Herodotoren “Kandaules”, “Kreso”, “Ziro” eta “Kanbises” hartu ditu Mendizabalek “Historiak” liburutik, eta Ovidioren “Filomela eta Prokne’ “Metamorfosiak” liburutik. Indar handiko istorio sinpleak dira guztiak, Herodotok eta Ovidiok ederki azalduak eta Juan Mari Mendizabalek txukun euskaratuak, mendekuaren ederra dastatu nahi duen irakurlearentzat.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui