kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Kutsidazu bidea, Ixabel / Joxean Sagastizabal / Alberdania, 1994

Barre-algaraka Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1994-05-22

Barre egiteko modurik onena nork bere buruari barre egitea omen da, eta horixe bera pentsatuko zuen seguru asko liburu honi ekitean Joxean Sagastizabalek. Berak bizi izandako antzeko esperientziak oinarritzat harturik, bere alter ego izatetik oso urruti ibili behar ez duen Juanma antiheroi kalekumeak alfabetatze aldera Harrialde (Hernialde) herrixka erruralean bizi izandako abentura eta desbenturak kontatu dizkigu, aitaren batean eta batere nekerik gabe irakurtzen den eleberri arin eta barregarri honetan.

Barregarria diot, baina ez, noski, erridikulua delako, barre eragiten duelako baizik, gure literaturako lan askori ez dagokion ezaugarria, alajaina! Euskal literaturan oraindik oso gutxi landu den umore mota da, gainera, Sagastizabalek eleberri honetan aportatu duena. Kontaketa baserri giroan kokatua dagoen arren, kontalariaren ikuspuntua guztiz urbanoa da, eta Sagastizabalen umorea ere halakoxea dela esan daiteke, han da, baserri giroko euskal umore klasiko eta ezagun horrekin zerikusirik gabeko umorea, umore, nolabait esatearren, homologatuagoa, europarragoa… (nahiz eta asko izan egilearen adinetik gertu antzean gauden hegoaldetarrok baino ulertuko ez ditugun kontu barregarriak); besteak beste —eta aldeak alde—, Andoni Egaña, Arantxa Iturbe eta Juan Mari Elexpuru bezalako hainbat idazlek —edota Mikel Elortza bezalako hainbat kazetarik— landu izan dutenaren edota lantzen ari direnaren parekoa beharbada. Euskara hiritartu den neurrian sortutako umore berria da hau, eta irudipena dut umore mota honen aurrean, tradizio faltaren ondorioz edo, euskal irakurleok umoreak eskatzen duen berezkotasun eta bat-batekotasunez erreakzionatzeko ohitura hartu beharrean ote gauden oraindik.

Baina tradizioaren laguntzaz edo gabe, kontua da liburu honetan, eleberriaren kontaketa erritmo egokiz eta esku onez eramateaz gain, Joxean Sagastizabalek —bertsolaritzan ohizkoa den hitza erabiliz— funtzionatu egiten duen umorea lortu duela, hau da, irakurleak —bai nik behintzat— algaraka egiten duela barre tarteka, begiak orri gainetik kenduta. Goi asmo handirik gabeko liburu apala izan arren, oso gutxik lortzen dueena lortu duela aitortu beharrean gara beraz; badu meriturik, narrazio erotikoetan ere aintzindari izan genuen honek.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak