« Eresi ankerra | Ipuin ederrak »
Kea behelainopean bezala / Harkaitz Cano / Susa, 1994
Sagar izan nahi zuen gerezia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-05-21
Pascali irakurri nion behin, badirela edozein testutan besteak baino gehiago agertzen diren hitzak, eta hitz horiek adierazten dituztela, beste ezerk baino hobeto, idazlearen nortasuna eta zaletasunak. Liburu honetako azterketa estadistiko soila egingo bagenu, berehala konturatuko ginateke gerezia dela hitzik erabiliena: “esan lezake sagar izateko ametsak dituen gereziak”, esaterako. Poesian, jende normalak uste duen kontrara, gauzarik ezkutuenak eta ilunenak egiten dira ikusgarri, horretara piska bat saiatuz gero. Psikoanalista arjentinar batek zer esango lukeen ez dakit, baina horrelako irudiari erreperatuz gero, horren errepikapenari, batez ere, kontura gaitezke handi izateko ametsak bultzatzen duela idazlea.
Gaztea baita Harkaitz Cano, baina ez, inola ere, berde eta lumagabea. Hau izanik ere argitaratutako lehen liburua, horrek ez du esan nahi lehenagotik idatzi ez duenik. Nik neuk, ezagunak ditut, haren bi poema-bilduma, biak sarituak, eta nabarmena egiten zait poeta honen bilakaera. Nabarmena eta pozgarria, dena esan behar baldin bada, erabetasunetik heldutasunerako bidea seinalatzen baitute poemek. Haserako inozotasuna eta axolaeza sendotasuna eta zentzu estetiko zorrotza bilakatu baitira, freskotasuna galdu gabe.
Indartsuak dira darabiltzan irudiak, hitzaren arintasunean oinarrituak denak, hitzekin jolas egiten baitu poetak, erritmo bizia bilatzeko ahaleginean ezezik, kontzeptuak hankaz gora botatzekoan ere: “zuk biak hartzen dituzu zubiak”; “hobe ibiltzea galdurik beti / edo gandurik/ hegoak behar ditu iparrak”; “eta orduan zorrez eta zorriz mintzatzen ziren irratiak”.
Surrealistak dirudite poema batzuek, baina ez gaitezen engaina, badago barrokismoa idatzitako metaforetan eta sinboloetan, poemak eta mundu poetikoa antolatzeko moduan. Inkonszientea ote den esatera ez nintzateke ausartuko, ezta justu alderantzizkoa adieraztera ere; poesian, bizitzan bezala, den-dena gerta baitaiteke.
Liburu honen ezaugarririk nagusiena, dena dela, azken urteotako euskal literaturari ematen dion errepasoa da. Harkaitz Canoren hau, ikuspegi horretatik begiratuta, euskal literaturari eskainitako omenaldi dotorea eta pertsonala da. Handik eta hemendik hartuz, sintesi interesgarria lortu du. Kontutan hartzeko liburua, beraz, idazlearen adina gora-behera.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi