kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Ipuin bakarrak / Askoren artean / Elkar, 1994

Ipuin ederrak Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1994-05-22

Ez dakit izango ote den egungo euskal literatura Xabier Mendiguren Elizegik baino hobeto ezagutzen duen inor. Izatekotan ere, ez asko. Oso gertutik jarraitzen ditu beasaindarrak argitalpen guztiak, bere ardurapean kaleratzen diren Elkarreko liburuak ezezik gainerako argitaletxeek ateratakoak ere; baina baita euskal literaturaren alderdi iluna osatzen duten argitaratu gabeko —edo gaizki argitaratutako— idazki eta liburuak ere, duen ogibidearengatik, hango eta hemengo lehiaketetan egin ohi duen epaile lanarengatik, inguruan dituen ezagupen eta kontaktu ugariengatik, berezkoa duen argitasunagatik, bere lanerako duen zaletasun amorratuarengatik…

“Ipuin bakarrak” izeneko bilduma honen bidez, argitaratu gabeko edota gaizki argitaratutako idazkien linbo bizirik gabea den alderdi ilun eta laiotzetik argitalpen ezagupen eguterara aldatu ditu Mendigurenek ezagutza horri esker bildu ahal izan dituen bederatzi ipuin hauek, ederrak eta ezezagun samarrak guztiak, orain artean izan duten zori kaskarra baino gehiago merezi zutenak, dudarik gabe. Izan ere, gauza jakina baita Mendigurenek liburuaren atariko testu laburrean dioena: “Sariak egileari egun bateko ospe eta sona ematen badio ere, idazlana lurperatu egin ohi du sarritan”. Ez dakit zein neurritan lagunduko dien liburu honek lurpe horretatik irteten bertan bildutako bederatzi ipuinei, horretan ez naiz baikorregia, baina hautaketa ona izan da behintzat, erdipurdikeria nekez onartzen duen editore zorrotza baita Xabier Mendiguren.

Denak aipatzea gehiegizkoa litzateke, baina ez nuke ni gehien harritu nauen ipuina aipatu gabe amaitu nahi: Imanol Zurutuzaren “Haizeak iparlaino beltzak dakartzanean”. Kontatzeko sen eta trebezia handiko idazlea da Imanol Zurutuza, eta “Behin bitan” gozatu genuenok hemen dugu hori egiaztatzeko beste aukera eder bat. Dena den, irakurle bakoitza mundu bat denez, beste ipuin batzuk izango dira harrigarrienak beste irakurle batzuentzat. Zerekin harritua ematen baitu behintzat bilduma honek. Ipuin bakarrak, ipuin ederrak.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak