« Oraingoz azkena | Obaba barru-barruan »
Azken fusila / Edorta Jimenez / Susa, 1993
Pasioz eta ofizioz Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1994-01-16
Eleberri konpaktoa da, trinkoa, Edorta Jimenezek Durangoko Azokan aurkeztu zuen “Azken fusila”, poeta mundakarraren hirugarren narrazio liburua eta bigarren eleberria. Ilun eta zalantzazkoa den giroa landu du Edortak liburu honen hasieratik amaieraraino, babesgabetasun fisiko zein existentziala sentiarazten duen giro hitsa, desasoseguzkoa, gerraosteko galtzailetzari lotua, eta giro horrek ematen dio kontaketa osoari trinkotasuna, indarra eta bizitasuna. Egia da, bai, egileak berak EGUNKARIAri egindako elkarrizketan esan zuen bezala, beti tristetzat jo ohi den garai horrek izan zitzakeen alderdi alaiak ere —erromeriak, jazzbandak, txakolina…—, agertzen direla eleberrian, baina den-dena lehen aipatutako giro ilun eta hits horren filtrotik iragazia begitantzen zaio irakurleari.
Gerra zibila amaitu eta 15 urtera, 1952ko negu hotzeko gau elurtsu batean, Bizkaiko kostaldeko herri batean, maki batek aspaldiko lagun eta adiskide duen kapitain baten etxeko atea jotzen du, eleberri honetan jasotako fikziozko gertaerei hasiera emanez. Gerran parte hartu ez bazuen ere, makien gora-beheretan nahastuko da aurrerantzean Onofre kapitaina eta, jende eta kontu berrien ezagupidea emateaz gain, bere burua hobeto ezagutzen eta ulertzen ere lagunduko dio berak nahi izan gabe egindako lotura horrek, nahiz eta bere buruaren ezagutzak ez duen, jakina, pertsonaia baikor bihurtuko: “Bizitzaren zentzua dok bizitzak zentzurik ez daukala ohartzeko unera ailegatu eta hala eta guztiz be ez aztoratzea, bare-bare geratzea barruko itsasoa” (175 or.).
Eleberri modernoen ezaugarrietako bat pertsonaia gatazkatsuen agerpena baldin bada, ez dago duda handirik narrazio honen modernotasunaz. Zalantza, ezinegona, beldurra eta barruko nahasdura dira Edorta Jimenezen pertsonaia arketipikotzat ere jo dezakegun Onofreren ezaugarri nagusietako batzuk. Horri esker, ganoraz dokumentatu, dokumentazio hori era egokian baliatu, garai historiko bati dagokion giroa ondo isladatu eta gure historiari dagozkion zertzelada ez oso ezagunak eleberri moduan agertzeaz gain, giza izaerari buruzko hausnarketa biderik ere eman digu Edortak eleberri honetan, unibertsaltasuna deitu ohi den ezaugarri hori bereganatuz.
Hizkeraren aldetik ere, ahalegin berezia da idazleak lan honetan erakutsi duena. Bere zenbait lanetan baino gehiago zaindu eta landu du alderdi hau, eta adierazkortasun edo aberastasunik galdu gabe ulerterraztasunean irabazi egin ote duen iruditu zait niri behintzat, inoiz edo behin pasarte benetan ilunik ere aurkitu dudan arren. Gainera, erregistro diferentziak markatu ditu, narratzailearen bizkaitar kutsu nabarmeneko estandarraren eta pertsonaien bizkaiera gordinagoaren artean batez ere, eta hizkera eleberriaren giroaren eta trinkotasunaren aldeko lanean ezarri.
Zenbaitentzat ez du beharbada interes berezirik izango eleberriak agertzen duen garaiak, bat baino gehiagori gogaikarria egingo zaio eleberriko giro iluna eta desasosegu atseden gabea, izango da Edorta Jimenezen pertsonaien trakestasun sendagaitzaz aspertuta dagoenik, baina eleberri trinko eta biribila da “Azken fusila”, pasioz ezezik ofizioz ere idatzia.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi