« Mitika | Harriaren hitzak »
Laino artean zelatari / Felipe Juaristi / Alberdania, 1993
Berriro poesiaren badiara Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1993-06-06
Felipe Juaristi poesiaren badiara etorri da berriro, zazpi bat urte bestelako literatur-uretan eman ondoren. Ekarri duen liburua, “Laino artean zelatari”, sortu berri dugun Alberdania argitaletxearen Poesia sailari hasiera emanez, gure portuetan aspaldion ikusten ari garen untzi berri bakan horietariko bat da. Eta baten batek poesiaren badiako urak bareak direla uste badu ere, esan beharko zaio barkuek sotoetan ekarri ohi dutena berori izaten dela asaldagarriena. Poetak arriskatu egin behar baitu bere kargamendua hautatzean. Zazpi urteren buruan barku edo liburu bat, ez al da ondo pentsatzeko modukoa?
Sotoetan lehergaiak dakartza liburu honek. Zein motatakoak diren zehatz-mehatz esatea zail egiten den arren, argi dago ohizko zenbait poesi kontzepturi gilan egiten diona tiro. Ez da, besterik gabe, alde formalei begira zenbakiak agertzen, direla tartekaturik eta osagarritzako ere. Liburu honetako 30 poemetako lerro guztietan —edo ahapaldietan, halakoen aurrean, baldin badaude begiak— irudi bana dago, gutxienez jota. Irudi andana, bada, egileak berak EGUNKARIA beronetan adierazi duenez, filosofiaren uretan eta (artxipielago modura eratzen direnak, nik uste).
Esan behar da, irudiak irudi, liburuari Felipe Juaristik bera titulotzako ezarri dionak ere ederki laguntzen duela, nik orain arte esandakoak baino hobeto agian, liburua zein itsasotik datorren uler dezagun, zeren hamargarren orrialdean baitio: “Laino artean zelatari / Bihotz deitu heroi triste hori”. Heroien artean gogokoenak, nik neuk, ez akaso Felipek ere, itsastarrak eta gladiadoreak. Halako baten liburua duzue hau. Bada, abstenitu bitez ohizko trobalari eta koblakarien zaleak. Liburu honek irakurle grinatsuak eskatzen ditu eta.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi