kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Itzalen itzal / Juan Garzia Garmendia / Alberdania, 1993

Harriaren hitzak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-06-12

Edo nola amaitu Erromantizismoarekin behingoz eta betirako, inoiz berpizteko tentaziorik izan ez dezan, gainera? Edo nola akabatu poesia, haren arrastorik xumeena ere inon gera ez dadin, Historiaren zabortegi famatu eta erabiliegi horretan izan ezik? Duen izenburuaz gain beste azpi izenburu horiek bururatzen zaizkit Juan Garziaren liburua bere horretan, arretaz alegia, irakurri ondoren.

Euskal irakurleak hartzen badu liburua, deigarriak egingo zaizkio horko prosa indartsu bezain zehatza; horko erritmo arina baina inoiz ez azkarregia, ibai baten jario beheranzkoa, itsasora bidean, murmuriatsua oso; horko hiztegia, austeroa sinplea baino gehiago, baina eraginkorra erabat, darabiltzan figura sinboliko eta erretorikoei esker; imajineria bat, landua baina horretan ere obsesionatu gabe. Ezin da esan, nik ez nuke hori egingo, estilo bakar bat dagoenik liburuetako orrietan zehar. Gutunetako estilo hanpatuak burura dakarzkit aspaldiko sermoilarien testuak. Gutun ez direnetan, narrazioetan beraz, prosa formala ikusten dut, poesiaren uretara isurtzeko tanta urririk eskaintzen ez duena. Prosa prosagatik, edo frantsesen eran esanda: “¡Cherchez la poésie!”, ausardia baldin baduzue.

Istorioak kontatzen ditu Juan Garziak liburu honetan, Italiako hiri batzuk kontaeren aitzakitzat hartuz. Batek baino gehiagok usteko ez duen arren, helburua ez da istorioak soilik, istorio horien berezko balioz, kontatzea; maiuskulaz idazten den historia nagusia orrietaratzea baizik. Nik testuen atzetik Juan Garzia ironiko bat ikusten dut, demiurgo baten gisa irribarrez. Gure idazle honek ondo ezagutzen ditu hitzaren mekanismoak, kulturaren baliabideak, artearen funtzionaltasuna, edertasunaren lilura, baina bere apustua inteligentziaren aldekoa da. Horrek esan nahi du —hala iruditzen zait—, sentimentuz eta fantasiaz hanpo egindako literatura batean, gurean hain zuzen, badirela literatura egiteko beste moduak. Juan Garziaren labain ironiko zorrotzak tripak ateratzen dizkie poesiari berari eta poetei batez ere. Beti baitago poetaren bat narrazio prosazkoaren azpian, beste narrazio klase batzuk, poemak ez direnean, eraikitzen; eta horretarako erabiltzen materialerik ezberdinenak: harriak—bai, harriak, teilatuak…—, lurra. Uraren gainean idaztea bailitzan. Confuciok aspaldi esana utzi baitzuen horixe zela poesia.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak